Aisialdiko heziketak merezi duen profesionaltasuna bermatzeko, gure egiteko nagusia hezitzaile profesionalak formatzea da. Begirale eta zuzendariak formatzeko ikastaro homologatuak eskaintzen ditugu. Horretarako ezinbestekoa den berritze eta eguneraketa iraunkorreko heziketa eskaintzen dugu. Hori nahikoa ez eta, hezitzaile, irakasle eta hezkuntzaren inguruan hainbat gai zehatzetan sakontzeko formazioetan ere jarduten dugu.
Haur, gazte eta familiekin aisialdi hezitzailea eta hizkuntza normalizazioa oinarri duten hainbat egitasmo ditugu.
Ezagutzak, balioak, ohiturak eta jokatzeko moduak transmititzen dituen bi norabideko jendarte-prozesua da heziketa. Heziketaren bidez, belaunaldiz belaunaldi, gizabanakook aurrekoen ikuspuntuak, jokamoldeak eta ezagutzak ikasten ditugu ondoren garai berrietara formulatzeko. Prozesu horietan berebiziko eragina du erreferenteen balioen eta jakitearen transmisioak, sortzen diren harreman eta jokatzeko ohiturek.
Aisialdia, hartzen duen eremuagatik eta metodologiagatik, erabileran eragiteko bide paregabea da. Horregatik, gure egitasmoen bidez euskara erabileran eragitea bilatzen dugu, adin-tarte desberdinetako pertsonengan hizkuntza ohitura berriak sortzeko helburuz eta horiei heziketa kualitatiboa eskainiz. Dagoeneko ditugun egitasmoez gain tokian tokiko egoerari erantzuteko egitasmo berriak sortzeko gaitasuna ere badugu.
Hezkuntza ez formalaren inguruan sortu daitezkeen egitasmo, zalantza eta hainbat prozesuen inguruko aholkularitza eskaintzen dugu.
Urteetako gure esperientzia zabalak eman digun ezagutza, aisialdiko egitasmoa bat sortu, garatu eta kudeatu nahi duen ororen esku jartzen dugu. Zailtasunak gainditu, zalantzak argitu edo prozesuaren gidari lana egiten dugu.