Skip to main content

Beste egonaldiak

Beste egonaldiak

Gure hezitzaileek dinamizaturiko egonaldiak eskaintzen ditugu Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapeko hainbat aterpetan: Hondarribia, Orio edo Zarauzko aterpeetan, hain zuzen ere.

Elkarbizitza sendotzeko ezinbestekoak diren komunikazioa, kooperazioa eta harremanak lantzeko bizpahiru eguneko egonaldiak antolatzen ditugu. Kostaldeak eskaintzen dizkigun ingurune naturaletan barrena jarduera fisikoa egin eta bizikidetzan oinarritutako jolasetan ariko gara. Horretaz gain, euskararen normalizazioan aisialdiak duen garrantzia kontuan hartuta, haur eta gazteei euskaratik eta euskaraz aritzeko espazio eta bizipen esanguratsuak, positiboak eta atseginak eskainiko dizkiegu.

Nori zuzenduta dago?

Lehen Hezkuntzako 2. zikloa eta DBHko ikasleei.

Zer egingo dugu?

Jolasa oinarri, gorputza eta emozioak astinduko ditugu 2-3 eguneko egonaldian, giro jatorrean eta euskaraz biziz.

Helburuak

1. Parte hartuko dutenentzako esperientzia positibo eta atsegina izatea.
2. Jolasaren bidez taldekide guztien parte hartzea sustatzea, harremanak, komunikazioa eta gizarte trebetasunak lantzeko espazio kooperatiboak sortuz.
3. Euskara esparru formaletik ateratzea, hau da, euskara aisialdiarekin nahiz gozamenarekin erlazionatzea eta euskararekiko jarrera positiboa lantzea.
4. Haur eta gazteen harremanak euskaraz izan daitezen bultzatzea eta euskararen ezagutza indartzea.
5. Norberaren eta taldearen trebetasun eta ahalmenen kontzientzia hartzea.
6. Talde harremana eta kohesioa lantzea.

Close Menu