Lan Poltsa

Hezten-en lanean gabiltza uda honetan ere ehunka haur eta gazteek aisialdi hezitzaile baten barnean jolasteko eta gozatzeko aukera izan dezaten: uda ahaztezina izan dadin, lanean ari gara!

Hezten-ek kudeatuko dituen udalekuetan hezitzaile moduan lan egin ahal izateko, hautaketa prozesu batean parte hartu beharko da.

Horrez gain, udalekuan lan egiteko hautatua izanez gero, hautatua izan den pertsonak udalekuko aurre formazio eta prestaketa egunetan parte hartzeko konpromisoa hartzen du, bai eta, kasuaren arabera, egingo den informazio bileran parte hartzekoa ere (informazio hau udaleku bakoitzaren informazio zehatzean zehaztuta dago).

LAN POLTSA

LAN ESKAINTZETAN JARRAITU BEHARREKO PAUSOAK:

Hezitzaile hautagaien zerrendan izena emateko honakoa egin behar da:

1.- http://lanpoltsa.hezten.eus estekan sartu. Norbere perfilean sartu (profilik ez baduzu bat sortu beharko duzu) eta bertako datuak eguneratuta daudela ziurtatu (beharrezko agiriak atxiki beharko dira).  Baremazioak datu horiekin egingo dira.

2.- Lan eskaintza aukeratu: lan eskaintza atalean interesekoa zaizun / zaizkizun lan eskaintzak aukeratu.

3.-Lan eskaintza aukeratzearekin batera talde elkarrizketa ordua aukeratu (egokitutako leku eta egunean).
*Aurreko urteetako emaitza mantentzea nahi baduzu, AURTEN EZ DUZU TALDE ELKARRIZKETARIK EGIN BEHARKO eta gordetako emaitza hartuko da kontuan hautaketa prozesurako.

* Hautaketako gainerako pausuak ere lan poltsa aplikazioaren bidez gauzatuko dira.

Indarrean dauden Lan eskaintzak