Skip to main content

Urnietako Eguzkitan Blai Udaleku Irekiak

Urnietako Eguzkitan Blai
Udaleku Irekiak

Udalekuaren data: Ekainak 22 – Uztailak 24 (biak barne). Hiru txanda.

Haurren ordutegia: 10:00-13:00.
*Zaintza ordutegia: 8:30-10:00 eta 13:00-13:30.

Hezitzaileen ordutegia: 9:45-13:15.
*Zaintza ordutegiaren baitan, hezitzaileen lan ordutegia aldatu daiteke.
*Ostiraletako lan ordutegia 14:15ak arte luzatuko da.

Talde-elkarrizketak:

  • Eguna: Apirilak 24, ostirala.
  • Tokia: Urnietako kiroldegian. Pintore kalea 3.

Formazioa eta prestaketa:

  • Eguna: Ekainak 19, ostirala, goizez, 9:00-14:00 eta ekainak 20, larunbata, goizez, 9:00-14:00.
    *Saio hauetara etortzea derrigorrezkoa da udalekuan lan egiteko.
  • Tokia: Urnietako kiroldegian. Pintore kalea 3.

*Hezitzaile gaiek hautaketa prozesu bat igaro beharko dute, informazioa eta izen-ematea hemen: https://hezten.eus/lanpoltsa/

Hezitzaile gisa izena emateko baldintzak:

  • 18 urteak beteak izatea.
  • Euskara menderatzea.

Curriculumaren baremazioan kontuan hartuko diren irizpideak:

  • Begirale titulua izatea.
  • Euskara C1 maila ziurtatzea (agiririk ezean, hautaketa prozesuan egiaztatu beharko da).
  • Formazio eta aurreko lan esperientzia.
Close Menu