Aisialdian euskararen erabilera sustatzeko ikastaroa
Haur eta gaztetxoen artean, eskolaz kanpoko jarduerek berebiziko garrantzia dute euskararen erabileran. Hezitzaileak izanik horietan haur eta gazteen erreferentziazko pertsonak, gai honetan ere behar bezala formatzea.
Nori zuzenduta dago?
Hezitzaileak
Helburua
Egitasmo honen helburu nagusia honakoa da: aisialdiko hezitzaileei bizi duten errealitate soziolinguistikoa ezagutaraztea eta, errealitatea horren jakitun izanda, hiztun motak identifikatu eta erabilera handituko duten motibazio estrategiak nola erabili irakastea.
Edukiak
- Soziolinguistika: oinarrizko kontzeptuak
- Aisialdiko hezitzaileen eginkizuna hizkuntza normalizazioan
- Hizkuntza normalizaziorako tresnak
Iraupena: 10 ordu
Ikastaro hau kontratatu nahi baduzu jarri gurekin harremanetan.