Skip to main content

Haur hizkera eta jolas hizkera ikastaroa

Haur hizkera eta jolas hizkera ikastaroa

Haur hizkera ez formalean trebatzea da egitasmo honen helburua. Horretarako, jolasak haurtzaroan duen berebiziko balioa ezagutaraziko da, batetik, eta hori modu kontziente batean lantzeko baliabide eta tresnak eskainiko dira, bestetik.

Haur hizkera

Nori zuzenduta dago?

Irakasleak, hezitzaileak.

Edukiak

  • Soziolinguistika: oinarrizko kontzeptuak.
  • Jolasen bidezko hizkuntza ez formala.
  • Hizkuntza ez formala eskolako eguneroko bizitzan eta aisialdi uneetan.

Helburuak

  1. Jolasen bidez haur edota lehen hezkuntzan transmititzen den haur hizkera ez formalean trebatzea.
  2. Haurtzaroan hizkera informala lantzeko eta transmititzeko jolasak duen garrantziaz jabetzea eta hizkera honetan trebatzea
  3. Euskararen erabilera ikastetxean areagotzeko erabilera ez formala nola landu ikustea

Close Menu