Parketarrak
Haurren hizkuntza ohituretan eragitea da egitasmo honen helburu nagusia. Helburu hori lortzeko, jolasa da gure oinarrizko bidea. Euskarazko jolasen transmisio zuzena herrietako edo auzoetako parke zein plazetan egiten dugu, jolaserako diren eremu baitira.
Bertaratzen diren haurren adinaren arabera, bi talde osatzen dira, honela, txikienekin jolasak familia giroan eginez eta handienekin, berriz, lagunartean. Ondo pasatu eta modu horretan haurrek euskarazko jolasak eta bitartekoak jasotzen dituzte modu ez kontzientean eta eraginkorrean.
Egitasmoaren helburuak
- Parkeetan haurrak eta gurasoak euskaraz jolasten jartzea
- Familiei eta haurrei euskaraz jolasteko baliabideak eskaintzea
- Familiak eta haurrak euskararen inguruan biltzeko gunea sortzea
- Auzo eta herrietako jolasguneetan euskararen presentzia areagotzea
Zabu-Zibu eta Txirrintxon, zertan desberdintzen dira?
Zabu-Zibu eta Txirrintxon Parketarrak egitasmoaren barneko bi talde dira, adinaren baitan egokituak.
Zabu Zibu
Parkeetan gauzatzen den programa bat da, 3-5 urte bitarteko haurrek eta bere gurasoek (edo zaintzaileek) gehi Hezten-eko bi hezitzailek hartzen dute parte. Jolasak egiten ditugu, hizkuntza transmisioa familian eta aisialdian uztartuz.
Txirrintxon
Parkeetan gauzatzen den programa bat da eta 6-9 urte bitarteko haurrek gehi Hezteneko bi hezitzailek hartzen dute parte. Jolasak egiten ditugu. Zabu-Zibun ez bezala, gurasoek ez dute parte hartzen.