Jolas dinamizazioak
Jolas dinamizazioen asmoa haurrak hizkuntza ez formaleko eta aisialdiko hainbat gaietan trebatzea da, euskarak aisialdian eta kalean lekua baduela uste dugulako.
![jolas dinamizazioa](https://hezten.eus/wp-content/uploads/2016/04/29.jpg)
HH eta LHko ikasleei zuzendutako programa da eta jolasa da lanerako tresna nagusia. Honakoak lantzen ditugu programa honetan: zozketa jolasak (dona dona, kukumiku…), harrapaketa jolasak, soka saltoa, esku jolasak, animazio jolasak, goma, lerro edo biribileko jolasak…
Jolas dinamizazioak musikatuak ere izan daitezke: animazio eta korro jolasak izaten dira kasu honetan, musikari baten zuzeneko musikarekin lagunduta.