Skip to main content

Aisialdiko Begirale Ikastaroa

Aisialdirako Begirale Ikastaroa

3.000 pertsonak egin dute dagoeneko Hezten-en begirale ikastaroa, gure bezeroek guregan jarri duten konfiantzaren seinale. 150 orduko ikastaroa da eta modu estentsiboan zein intentsiboan egin daiteke. Eusko Jaurlaritzak homologatutako titulazio ofiziala da eta Lanbidek eskaintzen duen ziurtagiri profesionala.

Nori zuzenduta dago?

18 urtez gorako aisialdian aritzen direnenei edo horretarako asmoa dutenei zuzenduta dago eta ezinbesteko da eskola-graduatu titulua izatea; hau da, DBH gainditua izatea. Ikastaroa euskaraz izango da eta, beraz, klaseak jarraitu eta memoria euskaraz egiteko euskara maila egokia bermatu behar da. Irakasleak aisialdiko begirale edo zuzendari tituludunak nahiz aisialdiko heziketan eskarmentudunak izaten dira, eta dagokien gaian lizentziatuak edo diplomatuak: soziologoak, psikologoak, pedagogoak, gizarte hezitzaileak, biologoak, geologoak…

Edukiak

Ikastaro honetan aisialdiaren inguruko eduki teoriko-praktikoen, heziketa behar berezien, soziolinguistikaren eta jolas eta aisialdirako bestelako baliabideen gaineko formazioa jasotzen da, besteak beste. Material osagarria:

> Aisialdiaren pedagogia
> Planifikazioa eta ebaluazioa
> Gizarte trebetasunak
> Talde dinamika
> Garapena
> Heziketa premia zehatzak
> Kultur aniztasuna
> Jolasak
> Hizkuntzaren normalizazioa
> Ingurumen heziketa eta aisialdia
> Arte adierazpena
> Sexu heziketa
> Osasunerako heziketa

Zergatik egin formazioa Hezten-ekin?

  • Hezten-eko kide izango zarelako. Honek, lehentasuna eta arreta berezia eskainiko dizularik arlo desberdinetan. Hala nola:
      • Praktikak: ikastaroaren atal teorikoa bukatu ondorengo praktikak aurkitzeko aholkularitza, laguntza.
      • Hezten-ek kudeatzen dituen egitasmoetan lan egiteko lehentasuna.
      • Ikastaroa amaitu ondoren, zure ibilbide profesionalean dituzun ekimenetan aholkularitza eta jarraipen profesionala.
  • Hezten-eko profesionalen etengabeko formazioaz, ezagutzen eguneraketaz, ibilbideaz eta eskarmentuaz zuzenean elikatu ahal izango zara.

2024-2025eko IKASTAROAK:

Close Menu