FamiliaOla egitasmoa
Familiak euskaraz aritzeko gune eta uneak sortzea du xede FamiliaOlak. Gune hauetan euskaraz ikasten ari diren edota euskaraz aritzeko zailtasunak dituzten familiak eta euskaraz bizi diren familiak elkartzea bilatzen da.
Mintzagune horiek kudeatzeko eta dinamizatzeko, haurrentzat nahiz gurasoentzat erakargarriak diren interesguneak bilatzen ditugu: natura, fantasiazko pertsonaiak, ingurunearen ezagutza, emozioak, gorputza… hainbat elementu interesgarri, hartzaileen beharretara eta nahietara egokituta. Elementu horiek guztiak tailerretan hartzen dute gorputza, hainbat baliabide eta bitarteko erabilita: jolasak, kantak, ipuinak, eskulanak, kirola…
Jarduerak euskaraz eginez, familiek euskaraz aritzeko konpromisoa hartzen dute eta, beraz, mintzaguneak euskararen erabilerarako bultzada bilakatzen dira.
FamiliaOla Irunen
2013 urteaz geroztik Irungo udalak antolatuta FamiliaOla egitasmoa martxan dugu Irunen. Otsaila, maiatza eta azaroan hainbat ekintza proposatu eta jarduera horiek euskaraz eginez, familiak euskaraz aritzeko konpromisoa hartu eta mintza-gune horiek euskararen erabilerarako bultzada bilakatu dira.
Maiatzeko tailerrak
IPUIN KONTALARIA: “Printze giltzapetua”
Dena prest dago liburutegian; ipuinkontaketa hastear dago eta haurrak prest daude, gurasoak ere prest? Kontalariaren eskutik, mundu fantastiko batean murgilduko gara, non bere laneko objektuak pertsonaia harrigarri bihurtuko diren. Ezpata bihurtutako lumari helduta eta bere zaldi iletsuaren gainean, Lan eta Bas printzesak aurkituko ditu, abentura magiko honetan gidatuko dutenak.
Adin tartea: 2-8 urte.
Noiz: Maiatzak 12 eta 14.
Ordutegia: 17.30-19.00.
Kokapena: Dunboa LHko ikastetxean.
*Tailerretan haur bakoitzeko heldu batek bakarrik parte hartu ahal izango du.
FAMILIA OLINPIADAK
Herri kirolak eta jolasak nahastuz, gure familia olinpiadak antolatuko ditugu. Talde lanean aritzea ezinbestekoa izango da proba guztiak gainditzeko…Prest zaudete?
Adin tartea: 2-8 urte.
Noiz: Maiatzak 19 eta 21.
Ordutegia: 17:30-19:00.
Kokapena: Eguzkitza LHko ikastetxean (Victoriano Juaristi kalea).
*Tailerretan haur bakoitzeko heldu batek bakarrik parte hartu ahal izango du.
Irteera: DONOSTIAKO CRISTINA ENEA PARKERA
Cristina Enea parkean egingo dugun ibilaldian gure eskuek, begiek, sudurrak eta belarriek jasotzen duten informazioaren garrantziaz jabetuko gara jolasen bitartez, eta inguruko zenbait animaliek nola ikusten duten ere ikasiko dugu. Amaitzeko naturako elementuak erabiliko ditugu artelan bat sortzeko.
Adin tartea: 2-8 urte.
Noiz: Maiatzak 16.
Ordutegia: bi txanda egongo dira, 10:30-11:30 eta 11:30-12:30.
Kokalekua: Mandasko Dukearen Pasealekua, 66, 20012 Donostia, Gipuzkoa
*Irteeratan haur bakoitzeko bi helduk parte hartu ahal izango dute.