Skip to main content

LURRIKARA

Partaide kopurua

Gutxienez 7 (hobe gehiago)

Informazio Praktikoa

Korrika egiteko jolas hau oso ezaguna da aisialdiko heziketan lanean ari diren taldeen artean. Bakarrik dagoen jokalaria etengabe aldatzen denez, oso jolas bizia eta dibertigarria da. Nahiko berria da, baina ikastetxean edo kalean egiteko oso aproposa da.

Espazioa

Kalea edo gela zabala

Aldaerak

*haur txikientzat, eskuak margotuz
Eskuina eta ezkerra kontzeptuak oraindik oso ondo ulertzen ez duten haurrekin jolasteko aproposa da aldaera hau. Haur guztiei eskuetan marra bat margotuko zaie: eskuineko eskuan marra urdina eta ezkerreko eskuan marra gorria . Modu honetan pareten izenak pareta gorria eta pareta urdina izango dira, maizterraren eskuen arabera.

Azalpena

1. Jokalari guztiak, bat izan ezik, hirunaka jarriko dira. Bi parez pare elkarri eskutik helduta, eta hirugarrena, erdian. Erdikoa MAIZTERRA izango da, eta alboetakoak PARETAK.

2. Bakarrik dagoenak, tokia hartzeko, “ezkerreko pareta”, “eskuineko pareta”, “maizterra” edo “lurrikara” esan beharko du. Adierazten duenaren arabera hirukoteak desegin egingo dira:

–         EZKERREKO PARETA: ezkerreko pareta irudikatzen duten haur guztiak tokiz aldatuko dira.

–         ESKUINEKO PARETA: eskuineko pareta irudikatzen duten haur guztiak tokiz aldatuko dira.

–         MAIZTERRA: maizterra irudikatzen duten haur guztiak tokiz aldatuko dira.

–         LURRIKARA: haur guztiak tokiz aldatuko dira.

3. Bakarrik dagoen jokalariak tokiz aldatzen ari diren unea aprobetxatu beharko du hirukote bateko partaide bihurtzeko. Ondorioz, beste bat geratuko da bakarrik eta honek ere bere tokia aurkitzen saiatu beharko du.

Haur txikiekin ere jolas daiteke.
Eskuina eta ezkerra kontzeptuak oraindik oso ondo ulertzen ez duten haurrekin jolasteko aproposa da aldaera hau. Haur guztiei eskuetan marra bat margotuko zaie: eskuineko eskuan marra urdina eta ezkerreko eskuan marra gorria. Modu honetan pareten izenak pareta gorria eta pareta urdina izango dira, maizterraren eskuen arabera.

Esamoldeak

  • BETE IZAN
    Betetzea, txito izan, zigortua (jolas honetan, bakarrik geratzen den jokalaria).
    Adibidez:
    Nor da bete?
    Zozketa egin ondoren, Joxepari egokitu zaio bete izatea.
    Beraz, Joxepak beteko du eta aginduak emango ditu.

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
mugimenduko eta adimen estrategiako joko sinbolikoa.
  • Jarduera kognitiboak:
eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua.
  • Trebetasun funtzionalak:
rolen erreprodukzioa. Eraginkortasuna: lastertasuna eta kontzentrazioa.
  • Alderdi sozialak:
bana-banako harremana: gizabanakoa-gizabanakoa.

Close Menu