Skip to main content

HILABETEAK

Partaide kopurua

Gutxienez 3 (hobe gehiago)

Informazio Praktikoa

Txaloka aritzeko jolas honen hitzak oso ezagunak dira Euskal Herri osoko ikastetxeetan. Hitz hauek bertsolaritza irakasteko erabili ohi dira zortziko txikiko hainbat doinurekin. Hemen agertzen den jolasteko era Goizuetako haur batzuek erakutsi ziguten 1996. urtean.

Espazioa

Edozein

Aldaerak

*makurtuta abestia bukatu arte
Abestiak jolaskide bakoitza jaio den hilabetea aipatzen duenean jolaskide hori makurtu egingo da baina aldaera honetan abestia bukatu arte jokalari hori ez da altxako. Horrela, abestia bukatzerakoan jolaskide guztiak makurtuta egongo dira.

Azalpena

1. Jolaskide guztiak biribilean jarriko dira besoak alboetara luzatuta. Jolas guztian zehar eskuekin hiru mugimendu egingo ditugu:

–         Eskuin eskua behera begira eta ezkerra gora begira ditugula, ondoko jolaskideen eskuak jo.

–         Eskuak kanpoaldera jarri eta ondoko jolaskideen eskuak jo.

–         Norberaren eskuekin txalo egin.

 

2. Mugimendu hauek errepikatuko ditugu abestia bukatu arte, baina abestiak jolaskide bakoitza jaio den hilabetea aipatzen duenean, jolaskide hori makurtu egingo da, eta jarraian altxatu. Horrela, abestiak irauten duen tartean jolaskide guztiak makurtu eta altxatu egin beharko dira. Abestia bukatu artean makurtuta geratuta ere jolas daiteke. Horrela eginez gero, kanta bukatzean jolaskide guztiak makurtuta egongo dira.

Esamoldeak

  • HUTS EGIN:
    Gaizki egin, kale egin (eskuen mugimenduak ondo ez egitea)
  • KORROAN:
    Biribilean, kirrinkiloan, errondan.

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
entzumenezko, mugimenduzko eta trebetasunezko jokoa.
  • Jarduera kognitiboak:
sentipenezko eta mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena. Eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua.
  • Trebetasun funtzionalak:
eraginkortasuna: trebetasuna eta kontzentrazioa.
  • Alderdi sozialak:
kooperazio motako harremana.

Abestia

Urtarrila lehena

bigarren otsaila

hirugarren martxoa

gero apirila

maiatza jakin ezazu

da bosgarren hila

seigarrena ekaina

ondoren uztaila

 

Abuztua guretzat

hilabete ona

iraila eta urria

gora udazkena

azaroa nola den

hamaikagarrena

azkena abendua

hamabigarrena

Close Menu