Partaide kopurua
Gutxienez 3 (hobe gehiago)
Espazioa
Toki zabala
Azalpena
1. Biribilean jarri eta erdian bat jartzen da erratza eskuetan duela.
2. Lurrari paralelo eta altuera baxuan birak ematen hasten da.
3. Gainontzekoek erratza beren parera datorrenean salto egingo dute. Norbaiti erratzak jotzen dionean kanporatuta geratuko da.
Erratzaren ordez soka ere erabil daiteke.
Kanta
Abestia
Haurrak korroan,
erratza erdian,
erdikoa biraka,
besteak hegaka.
Salto eta salto,
gira eta bira,
erratzak ukitzen bazaitu,
jokotik kanpo gelditu.
Baliabideak
Erratza edo soka