Skip to main content

Komunikazio teknikak

Sail hau hiru partetan banatu dugu. Hasteko, isiltasuna eskatzeko ariketa batzuk ditugu, ahotsa goratzen eta garrasi egiten ibili beharrik izan gabe. Sarritan gertatzen den gauza da: taldea toki batean sakabanatuta dago, edo zurrumurru ozen bat da nagusi, eta isiltasuna behar dugu argibideren bat eman nahi dugulako; azkenean, nahi ez badugu ere, oihu egin behar izaten dugu, isiltasuna eskatzeko. Hona hemen, beraz, egoera hori saihesteko eta guk gure helburua betetzeko lagungarri gerta dakizkigukeen tresna batzuk. Bigarren zatian, taldeak hizketa txandak errespetatzen ikas dezan erabiltzeko dinamika batzuk ditugu, dinamizatzaileak hitza ematen edo kentzen ibili beharrik izan ez dezan, eta taldeak pixkana-pixkana bere burua arautzen eta txandak errespetatzen ere ikas dezan, inolako teknikaren edo moderatzaileren beharrik gabe. Amaitzeko, ahozko komunikazioan entzute aktiboa sustatzeko eta gure komunikazio posibilitateak (ez-hitzezko komunikazioa, adibidez) bultzatzeko jolas batzuk eskaintzen ditugu.

Close Menu