Partaide kopurua
Informazio Praktikoa
Txaloka aritzeko jolas honen hitzak oso ezagunak dira Euskal Herri osoko ikastetxeetan. Hitz hauek bertsolaritza irakasteko erabili ohi dira zortziko txikiko hainbat doinurekin. Hemen agertzen den jolasteko era Goizuetako haur batzuek erakutsi ziguten 1996. urtean.
Espazioa
Aldaerak
*makurtuta abestia bukatu arte
Abestiak jolaskide bakoitza jaio den hilabetea aipatzen duenean jolaskide hori makurtu egingo da baina aldaera honetan abestia bukatu arte jokalari hori ez da altxako. Horrela, abestia bukatzerakoan jolaskide guztiak makurtuta egongo dira.
Azalpena
1. Jolaskide guztiak biribilean jarriko dira besoak alboetara luzatuta. Jolas guztian zehar eskuekin hiru mugimendu egingo ditugu:
– Eskuin eskua behera begira eta ezkerra gora begira ditugula, ondoko jolaskideen eskuak jo.
– Eskuak kanpoaldera jarri eta ondoko jolaskideen eskuak jo.
– Norberaren eskuekin txalo egin.
2. Mugimendu hauek errepikatuko ditugu abestia bukatu arte, baina abestiak jolaskide bakoitza jaio den hilabetea aipatzen duenean, jolaskide hori makurtu egingo da, eta jarraian altxatu. Horrela, abestiak irauten duen tartean jolaskide guztiak makurtu eta altxatu egin beharko dira. Abestia bukatu artean makurtuta geratuta ere jolas daiteke. Horrela eginez gero, kanta bukatzean jolaskide guztiak makurtuta egongo dira.
Esamoldeak
- HUTS EGIN:
Gaizki egin, kale egin (eskuen mugimenduak ondo ez egitea) - KORROAN:
Biribilean, kirrinkiloan, errondan.
Gaitasunak
- Jarduera ludikoa: entzumenezko, mugimenduzko eta trebetasunezko jokoa.
- Jarduera kognitiboak: sentipenezko eta mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena. Eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua.
- Trebetasun funtzionalak: eraginkortasuna: trebetasuna eta kontzentrazioa.
- Alderdi sozialak: kooperazio motako harremana.
Kanta
Abestia
Urtarrila lehena
bigarren otsaila
hirugarren martxoa
gero apirila
maiatza jakin ezazu
da bosgarren hila
seigarrena ekaina
ondoren uztaila
Abuztua guretzat
hilabete ona
iraila eta urria
gora udazkena
azaroa nola den
hamaikagarrena
azkena abendua
hamabigarrena