Skip to main content

Pirata Udalekuak

Pirata Udalekuak

Pirata izatea ederra da! 6 egun izango ditugu piraten bizimoduan murgiltzeko: ibilbide zirraragarriak ezagutuko ditugu, hondartzara joango gara eta ur ekintzak egingo ditugu, Kantauri itsasotik nabigatuko dugu piraten abestia kantatuz…

Hezitzaileak piratak dira, haurrekin eta gazteekin hainbat itsasotan nabigatzen urte askotako esperientzia dute eta, norberak bere istorioa duenez, haurrek pirata bakoitzaren kontakizuna ezagutuko dute udalekuetan zehar. Testuinguru horrekin, ezezagun zaien mundu magiko horretan murgildu eta haurrek pirata izatearen esperientzia bizitzeko leku ezinhobea izango dute gure udalekuetan.

Helburuak

  • Parte hartuko dutenentzako esperientzia positiboa eta atsegina izatea.
  • Piraten mundua eta, bereziki, euskal piraten mundua ezagutzea.
  • Pasaia eta Jaizkibelgo ingurunea ezagutzea.
  • Ingurune natural batean murgiltzea eta ingurumenarekiko errespetuzko jarrerak sustatzea.
  • Euskararen erabileran, ezagutzan eta motibazioan eragitea.

Helburu horiek lortzeko tresnak jolasa eta elkarren arteko harremanak izango dira, hori baita Hezten-en lan-metodologiaren oinarria.

Adina

2012 eta 2017 urteen artean jaiotako haurrak.

Prezioa

278,62 euro

Anai-arrebak: 252,35 euro

Arrokaundieta aterpea

Piraten Etxea Pasai Donibanen (Pasaia, Gipuzkoa) dago, Arrokaundieta aterpean. Bertara iristeko, Jaizkibel mendatera doan errepidea hartu behar da.

Kokagune pribilegiatua du aterpeak eta bertatik Pasaiako badia eta bailara osoa ikusten dira. Eraikinak berak ondorengo azpiegitura eta baliabideak ditu:

  • 1. solairua: jangela, egongela, sukaldea eta komunak.
  • 2. solairua: haurrentzako logela, irakasleentzat logela, dutxak eta komunak.
  • 3. solairua: haurrentzako logela, begiraleentzat logela, dutxak eta komunak.
  • Aldameneko eraikina: ludoteka.
  • Inguruan: zelaiak, mahaiak, erretokiak…
  • Bestelako baliabideak: liburu bilduma. telebista. bideoa. musika aparatua, jolasak (adinei egokituak)…

2024ko Pirata Udalekuak

Txandak:

  1. Ekainak 24-Ekainak 29
  2. Uztailak 1-Uztailak 6 Txanda itxita
  3. Uztailak 8-Uztailak 13 Txanda itxita
  4. Uztailak 15-Uztailak 20 Txanda itxita
  5. Uztailak 22-Uztailak 27
  6. Uztailak 29-Abuztuak 3 Txanda itxita
  7. Abuztuak 5-Abuztuak 10

*Itxita dauden txandetarako itxaron zerrenda ireki dugu. Interesa duenak, idatzi dezala korreo bat, idazkaritza@hezten.eus helbidera.

Eman izena
Close Menu