Pirata Udalekuak
Pirata izatea ederra da! 6 egun izango ditugu piraten bizimoduan murgiltzeko: ibilbide zirraragarriak ezagutuko ditugu, hondartzara joango gara eta ur ekintzak egingo ditugu, Kantauri itsasotik nabigatuko dugu piraten abestia kantatuz…

Hezitzaileak piratak dira, haurrekin eta gazteekin hainbat itsasotan nabigatzen urte askotako esperientzia dute eta, norberak bere istorioa duenez, haurrek pirata bakoitzaren kontakizuna ezagutuko dute udalekuetan zehar. Testuinguru horrekin, ezezagun zaien mundu magiko horretan murgildu eta haurrek pirata izatearen esperientzia bizitzeko leku ezinhobea izango dute gure udalekuetan.
Helburuak
- Parte hartuko dutenentzako esperientzia positiboa eta atsegina izatea.
- Piraten mundua eta, bereziki, euskal piraten mundua ezagutzea.
- Pasaia eta Jaizkibelgo ingurunea ezagutzea.
- Ingurune natural batean murgiltzea eta ingurumenarekiko errespetuzko jarrerak sustatzea.
- Euskararen erabileran, ezagutzan eta motibazioan eragitea.
Helburu horiek lortzeko tresnak jolasa eta elkarren arteko harremanak izango dira, hori baita Hezten-en lan-metodologiaren oinarria.
Adina
2013 eta 2018 urteen artean jaiotako haurrak.
Prezioa
330,00 euro
Anai-arrebak: 298,79 euro
Arrokaundieta aterpea
Piraten Etxea Pasai Donibanen (Pasaia, Gipuzkoa) dago, Arrokaundieta aterpean. Bertara iristeko, Jaizkibel mendatera doan errepidea hartu behar da.
Kokagune pribilegiatua du aterpeak eta bertatik Pasaiako badia eta bailara osoa ikusten dira. Eraikinak berak ondorengo azpiegitura eta baliabideak ditu:
- 1. solairua: jangela, egongela, sukaldea eta komunak.
- 2. solairua: haurrentzako logela, irakasleentzat logela, dutxak eta komunak.
- 3. solairua: haurrentzako logela, begiraleentzat logela, dutxak eta komunak.
- Aldameneko eraikina: ludoteka.
Txandak:
- Ekainak 23-Ekainak 28: TXANDA BETETA
- Ekainak 30-Uztailak 5: TXANDA BETETA
- Uztailak 7-Uztailak 12: TXANDA BETETA
- Uztailak 14-Uztailak 19: TXANDA BETETA
- Uztailak 21-Uztailak 26
- Uztailak 28-Abuztuak 2
- Abuztuak 4-Abuztuak 9