Skip to main content

Pasaiako Udaleku Irekia 2024

Pasaiako
Udaleku Irekiak

Udalekuaren data: Uztailak 1 – Uztailak 30 (biak barne)
*Uztailaren 25 eta 26 jai.

Haurren ordutegia: 09:30-13:00

Hezitzaileen ordutegia: 09:00-13:30

Hautaketa-prozesua:

  • Eguna: Maiatzak 3.
  • Tokia: Pasaiako Udal Euskaltegia. Euskadi Hiribidea, 61. Trintxerpe-Pasaia

Formazioa eta prestaketa:

  • Eguna: Ekainak 7, ostirala, arratsaldez, 15:30-20:30 eta ekainak 8, larunbata, goizez, 09:00-14:00.
    *Saio horietara etortzea derrigorrezkoa da udalekuan lan egiteko.
  • Tokia: Karmengo Ama ikastetxean. Ulia etorbidea z/g, Trintxerpe-Pasaia.

Hezitzaile gaiek hautaketa prozesu bat igaro beharko dute, informazioa eta izen-ematea hemen: https://hezten.eus/lanpoltsa/

Hezitzaile gisa izena emateko baldintzak:

  • 18 urteak beteak izatea.
  • Euskara ondo menperatzea.

Curriculumaren baremazioan kontuan hartuko diren irizpideak:

  • Begirale titulua izatea.
  • Euskara C1 maila ziurtatzea (agiririk ezean, hautaketa prozesuan egiaztatu beharko da).
  • Formazio eta aurreko lan esperientzia.
  • Pasaiako aisialdiko egitasmoren batean parte hartu izana edo/eta aisialdiko partaide izatea (puntu gehigarri bat)
Close Menu