Lagunarteko hizkera
Egoera ez-formaletan euskarazko lagunarteko hizketa erregistroak zer onura dituen argitzen du egitasmo honek.
Adar jotzeak ezagutzeko, haserretzean erabiltzeko edota ligatzeko esamoldeak lantzeko, hizkuntzarekin ongi pasa eta jolastu daitekeela frogarazteko… aukera ematen du ikastaroak. Horrela, hizkera arruntetik eta hurbilekotik abiatuta, gazteak euskara erabiltzean gustura sentiaraztea lortu nahi da, modu horretan eguneroko hizkuntza gisa hartzera animatu daitezen.
Nori zuzenduta dago?
Bigarren hezkuntzako irakasleei.
Helburuak
- Egoera informaletan euskarazko erregistroak lantzeko eta erabiltzeko baliabideak jasotzea.
- Gai jakin batzuen inguruan esamoldeak lantzea.
- Euskarazko erregistro kolokiala erabiliz eta hizkuntzarekin jolastuz ondo pasatzea eta gustura sentitzea.
Edukiak
- Soziolinguistika: oinarrizko kontzeptuak.
- Lagunarteko hizkerarekin jolasean: gazte hizkera lantzeko programa baten azalpena, adar jotzeko esamoldeak, ligatzeko esamoldeak, haserretzeko esamoldeak. Beste esamoldeak: emozioak, animoak, dirua…
- Lagunarteko hizkera on-line.
Iraupena: 10 ordu