FamiliaOla egitasmoa
Familiak euskaraz aritzeko gune eta uneak sortzea du xede FamiliaOlak. Gune hauetan euskaraz ikasten ari diren edota euskaraz aritzeko zailtasunak dituzten familiak eta euskaraz bizi diren familiak elkartzea bilatzen da.
Mintzagune horiek kudeatzeko eta dinamizatzeko, haurrentzat nahiz gurasoentzat erakargarriak diren interesguneak bilatzen ditugu: natura, fantasiazko pertsonaiak, ingurunearen ezagutza, emozioak, gorputza… hainbat elementu interesgarri, hartzaileen beharretara eta nahietara egokituta. Elementu horiek guztiak tailerretan hartzen dute gorputza, hainbat baliabide eta bitarteko erabilita: jolasak, kantak, ipuinak, eskulanak, kirola…
Jarduerak euskaraz eginez, familiek euskaraz aritzeko konpromisoa hartzen dute eta, beraz, mintzaguneak euskararen erabilerarako bultzada bilakatzen dira.
FamiliaOla Irunen
2013 urteaz geroztik Irungo udalak antolatuta FamiliaOla egitasmoa martxan dugu Irunen. Otsaila, maiatza eta azaroan hainbat ekintza proposatu eta jarduera horiek euskaraz eginez, familiak euskaraz aritzeko konpromisoa hartu eta mintza-gune horiek euskararen erabilerarako bultzada bilakatu dira.
Otsaileko eta martxoko tailerrak
Sukaldaritza tailerra
Arratsalde batez sukaldari bihurtuko gara. Eskuak garbitu, mantala jantzi eta… sukaldatzera!
Adin tartea: 2-8 urte.
Noiz: Otsailak 24 eta 26.
Ordutegia: 17.30-19.00.
Kokapena: Dunboa LHko ikastetxean.
*Tailerretan haur bakoitzeko heldu batek bakarrik parte hartu ahal izango du.
Ingurumen Jolasak
Jolas desberdinetatik abiatuz ingurumena landuko dugu: animaliak, elikagaiak, harremanak,…
Adin tartea: 2-8 urte.
Noiz: Martxoak 3 eta 5.
Ordutegia: 17:30-19:00.
Kokapena: Eguzkitza LHko ikastetxean.
*Tailerretan haur bakoitzeko heldu batek bakarrik parte hartu ahal izango du.
Irteera: Zirkuola
Zirkuolan (Aduna) zirkuko modalitate desberdinak ezagutu eta probatuko ditugu oraingoan. Euskaraz, zirkuaren bizipena eta adierazpen artistikoa garatuko dugu baita zirku ikuskizun txikia ikusi ere: oihalak, ohe elastikoak, akrobaziak,.. animatuko al zara?
Adin tartea: 2-8 urte.
Noiz: Otsailak 28.
Ordutegia: bi txanda egongo dira, 10:00-11:45 eta 11:30-13:15.
Kokalekua: Zubitxiki pol., 10, 20150 Aduna. Gipuzkoa.
*Irteeratan haur bakoitzeko bi helduk parte hartu ahal izango dute.