Aisialdiko Begirale Ikastaroa 2023-2024- Pasaia
Jasoleak:
Aisialdiko hezitzaileak eta Dinamizatzaile soziokulturalak.
Edukiak:
– Astialdiko soziologia, pedagogia eta psikologia.
– Hezkidetza, ingurugiroa, soziolinguistika, heziketa behar bereziak eta adierazpena.
– Musika, jolasak, tailerrak, lehen sorospenak…
– Udako egitasmoak, astialdiko esperientziak eta ekipamenduak.
Iraupena:
– 150 ordu teoriko
– 160 ordu praktiko
– Memoria
Taldearen osaera:
Taldea osatzeko gutxienez 14 pertsona behar dira, eta gehienez 25 onartuko dira.
25 lagunek baino gehiagok izena ematen badute, lehentasuna izango dute Pasaian erroldatutakoek eta Pasaiako elkarte edo udal zerbitzuetako kideek. Izena eman duten gainerakoen artean zozketa egingo da. Era berean, Pasaian erroldatutakoek eta Pasaiako elkarte edo udal zerbitzu bateko kide diren pertsonen izen-emate kopuruak ikastaroaren plaza kopurua gainditzen badu, zozketa egingo da haien artean.
Irakasleria:
Aisialdiko begirale edo zuzendari tituludunak eta aisialdiko heziketan eskarmentu handikoak. Dagokien gaian lizentziatuak edo diplomatuak: Soziologoak, Psikologoa, Pedagogoak, Psikopedagogoak, Gizarte Hezitzaileak, Biologoak, Geologoak … EGA-dunak.
Titulazioa:
Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea” titulua.
Baldintzak:
•2024ko abenduaren 31rako, 18 urte beteta edukitzea
•DBHko titulazioa izatea.
•Euskara maila egokia izatea (Klaseak jarraitu eta memoria euskaraz entregatzeko gai izatea).
Tokia: Pasaia
Prezioa: 465 euro (matrikula eta aterpeko asteburuak barne)
Pasaitarrentzat ikastaroa dohainik izango da; baita pasaitar ez izan arren, Pasaiako elkarteren edo udal zerbitzuren bateko kide direnentzat ere. Hala ere, izena ematearekin batera, 200 euro aurreratu beharko dituzte. 200 euro horiek itzuli egingo zaizkie ikasleei, egiaztatzen badute saioetara agertu direla, saioak aprobetxatu dituztela, eta praktiken % 60 Pasaiako jardueraren batean egin dutela. Gainerakoentzat matrikula 465 €-koa izango da.
Titulazioa eskuratzeko eta beka sistemaz baliatzeko ezingo da behar bezala arrazoitu gabe 24 ordu baino gehiago huts egin.
Egutegia eta ordutegia
*Egutegia behin-behinekoa da.