Zer da
Hezten?

Hezten hizkuntza eta pedagogia ardatz dituen erakundea da, urteetan metatutako esperientzia eta sorkuntza-gaitasuna oinarri dituena.

Hezten-ek euskaraz bizitzeko, sortzeko eta harremanak izateko heziketa ez-formaleko espazioak eraikitzen ditu. Aisialdia baliatzen dugu arrastoa utziko duten bizipenak sortzeko.

Sorkuntza pedagogikoa da gure indargunerik handiena. Gure eguneroko praktikak ikuspegi hezitzaile egituratu batetik abiatutako programak eta proposamenak garatzea du helburu. Eremu bakoitzaren beharrak aztertuta eratzen ditugu gure egitasmoak, eta proiektu bakoitza gure markaren funtsa diren hizkuntza eta pedagogiatik sortzen dugu.

Komunitate-hezitzaile bat gara, eta gure lan-lerroak formazioa, aisialdi hezitzailea, hizkuntza-normalizazioa eta aholkularitza dira.

Erreferente pedagogikoa gara sektorean; gure egitekoa proposamenak eraikitzea eta bidelagun izatea da.

Euskaratik jarduten dugu eta hezkuntza ez-formalaren bidez pertsonen garapenean eragitea da gure lana: hizkuntza ohiturak, bizikidetza, autonomia eta kultura bizitzeko moduak eraldatzea.

Hezten aisialdia tresna duen hezkuntza-proiektua da: euskaratik sortua, sorkuntzatik elikatua eta etengabeko hobekuntzatik eraikia.

Ezagutu gehiago
  • Misioa

    Pertsonen gaitasunen garapenean oinarritzen diren heziketa prozesu-ereduak euskaraz eskaintzea dugu misio, elkarbizitza eredu berritzaile bat eraikiz gizartea eraldatzeko.

  • Bisioa

    Euskal Herrian gizarte, heziketa eta hizkuntza arloan eragin handiko erreferente izan nahi du Hezten elkarteak. Era berean, atzerrian ere aliantzak eta sarea ehuntzeko anbizioa ere badu.

  • Kultura

    Kalitatezko euskal hezkuntza eredu berritzailea, profesionala, elkarlanean oinarritua, ludikoa, gertukoa, zintzoa, malgua, jantzia, aitzindaria, inklusiboa, parte-hartzailea…

Hezten metodologia

Heziketa esperientzia bizi baten emaitza da, ez prozesu hutsa. Horregatik, gure metodologiaren protagonista nagusia hartzailea da. 

Balioetan heztea sinesgarri egiten dugu Hezten-en. Gure egitasmoetan ardura, askatasuna, konfiantza, gardentasuna, etika, konpromisoa eta sormenaren konpetentziak integratzen ditugu. Bizipenetan oinarritutako prozesuen bidelagun gara, taldean indibidualtasunari tokia egiten diogu eta harreman osasuntsuak eraikitzen ditugu heziketa osoaren bidez.

Parte-hartzailea

Gure metodologia parte-hartzailea eta aktiboa da. Jendartean oinarritua.

Garapen pertsonala

Norbanakoaren garapen pertsonalari lehentasuna ematen diogu taldearen barruan, aniztasuna aberastasun bezala ulertuz.

Bizipenetatik

Bizipenetan oinarritutako heziketa prozesuak garatzen ditugu.

Teoria eta praktika

Teoria eta praktika uztartzen ditugu gure metodologian.

Balioetan hezi

Balioetan heztea sinesgarri egiten dugu.

Ikuspegi pedagogikoa

Gure jardunean ezinbestekoa ikusten dugu gizarte eredu berriarekin bat egiten duten baloreen transmisioan lan egitea. Baloreak bizi eta sentitu egiten ditugu eta barneratua dugun horren transmisiorako, guk geuk eredu izan behar dugula argi dugu.

Asetzailea

Pertsonen zoriontasuna dugu helburu, dibertigarriak eta atseginak diren jarduera eskainiz. Era berean, eguneroko bizitzan egiten ditugun ekintzekiko jarrera baikorra sustatzen dugu.

Dinamikoa

Bizipenetatik abiatutako garapen pertsonalean sinesten dugunez, esperimentatzean, parte-hartzean eta mugimenduan oinarritzen dugu gure esku-hartzeko metodologia. Horren birez, pertsona egiten gaituzten alderdi psikologikoa, emozionala, fisikoa eta kulturala uztartzen dituen trebakuntza eskaintzen dugu.

Sortzailea

Sormena bitarteko, zailtasunei eta beharrei erantzun berriak bilatu nahi dizkiegu. Sortzeko gaitasuna garatzen lagundu nahi dugu, pertsonok dugun barne altxor hori bizitzako edozein egoeratan erabiliko dugun errekurtsoa delako.

Kritikoa

Hausnarketa sustatzen duten baliabideak eskaini nahi ditugu, norberak bere irizpide propioa eraiki dezan.

Osoa

Norbere ezaugarriak egoki garatzeko ezinbestekoa da pertsona bere osotasunean kontuan hartuko duen heziketa eredua (alderdi emozionala, fisikoa, psikologikoa…).

Askea

Norbanakoen hautatzeko aukera defendatzen dugu, irizpide propioekin eta presiorik nahiz baldintzarik gabe. Horretarako, ¡ bakoitzaren nahi, gogo eta desioak kontuan hartu behar dira eta norbanakoak informazioz hornitu.

Pertsonala

Norbera bere erabakiak hartzera bultzatzen duen metodologia parte-hartzailean oinarritzen gara. Bata bestearengandik elikatuz, norberak bere bidea eraiki behar duela uste dugu.

Erantzulea

Hartzen ditugun erabakien edo aurrera eraman ditugun ekintzen ondorioak ahalik eta modu positiboenean geure gain hartzeko jarrerak zoriontsuago izatera eramango gaitu eta, beraz, erantzukizunez jantzi behar dugu.

Eraldatzailea

Gizarte eta heziketa mailan konpromiso altua eta eragin handia duen lantaldea gara.

Inklusiboa

Gure gizartea osatzen dugun pertsona guztientzako bidezko heziketa eta harreman estilo parekidean oinarritzen den jarduna sustatzen dugu.

Aberasgarria

Pertsonon garapena gure ingurunearekiko eta geure buruarekiko etengabeko harremanaren bidez gauzatzen den ikaskuntza prozesua dela uste dugu.

Gaurkotua

Gizartean gertatzen diren aldaketen ondorioz sortzen diren beharrei erantzuteko, beharrezkoa da etengabeko formazio prozesu jarraitua, eskaintza berri egokituak sortu ahal izateko.