Lan Poltsa

Hezten-en lanean gabiltza uda honetan ere ehunka haur eta gazteek aisialdi hezitzaile baten barnean jolasteko eta gozatzeko aukera izan dezaten: uda ahaztezina izan dadin, lanean ari gara!

Hezten-ek kudeatuko dituen udalekuetan hezitzaile moduan lan egin ahal izateko, hautaketa prozesu batean parte hartu beharko da.

Horrez gain, udalekuan lan egiteko hautatua izanez gero, hautatua izan den pertsonak udalekuko aurre formazio eta prestaketa egunetan parte hartzeko konpromisoa hartzen du, bai eta, kasuaren arabera, egingo den informazio bileran parte hartzekoa ere (informazio hau udaleku bakoitzaren informazio zehatzean zehaztuta dago).

LAN POLTSA

LAN ESKAINTZETAN JARRAITU BEHARREKO PAUSOAK:

Hezitzaile hautagaien zerrendan izena emateko honakoa egin behar da:

1.- http://lanpoltsa.hezten.eus estekan sartu. Norbere perfilean sartu (profilik ez baduzu bat sortu beharko duzu) eta bertako datuak eguneratuta daudela ziurtatu (beharrezko agiriak atxiki beharko dira).  Baremazioak datu horiekin egingo dira.

2.- Lan eskaintza/eskaintzak aukeratu: lan eskaintza atalean interesekoa zaizun / zaizkizun lan eskaintzak aukeratu.

3.-Lan eskaintza aukeratzearekin batera talde-elkarrizketa ordua aukeratu (egokitutako leku eta egunean).
*Aurreko urteetako emaitza mantentzea nahi baduzu, AURTEN EZ DUZU TALDE-ELKARRIZKETARIK EGIN BEHARKO eta gordetako emaitza hartuko da kontuan hautaketa prozesurako.

* Hautaketako gainerako pausuak ere lan poltsa aplikazioaren bidez gauzatuko dira.

Ohiko galderak

Noiz irekiko da izen-ematea? Eta nola egin behar dut?

Apirilaren 3an irekiko dugu izen-ematea, goizean zehar, apirilaren 14a arte (bi egunak barne). Hezten-eko lan poltsaren bitartez eman beharko da izena.

Zer behar dut lan eskaintzetan izena emateko?

Lan poltsan kontua sortu eta profila osatu beharko duzu, eta dagoeneko kontua izanez gero, profileko datuak eguneratzeko baliatu: datu pertsonalak, formazioa eta lan esperientzia. Zure CVa dokumentu formatuan ere igo dezakezu, baina, kontuz! Udako lan eskaintzetarako puntuazioa lan poltsako profiletik, automatikoki, egiten da (hau da, ez du dokumentua kontuan hartuko). Lan eskaintzak atalean, norberaren interesen araberako lan eskaintzan edo eskaintzetan izena eman beharko duzu.

Lan eskaintzak hautatu eta zer gehiago?

Behin interesa duzun lan eskaintzan edo eskaintzetan (nahi beste) izena eman ondoren, hautaketa prozesuarekin jarraitzeko beharrezkoa den talde-elkarrizketa hitzordua aukeratu beharko duzu. Sistemak aukeratutako lan eskaintzaren edo eskaintzen araberako hitzorduak eskainiko ditu, toki libreen arabera aukeratzeko. Izen-emate epearen bitartean apuntatutako lan eskaintzan edo eskaintzetan aldaketaren bat gauzatuz gero (apuntatutakoren batetik kendu eta besteren batean apuntatu), baliteke talde-elkarrizketa hitzordua aldatzea ere (kasu horretan abisua aterako litzaizuke).

Talde elkarrizketa egin behar dut?

Gurekin lan egiteko beharrezkoa da talde-elkarrizketa egitea, hautagaiak ezagutzeko eta baloratzeko aukera ematen baitigu. Aurretik (iaz edo aurreko urteren batean) talde-elkarrizketa egina eta gaindituta izanez gero, ordutik gordeta duzun emaitza zein den eta aurtengoan hori mantentzeko aukera ere azalduko zaizu, aurtengorako talde-elkarrizketa hitzordua aukeratu behar izanik gabe. Beraz, kasu horretan, zure esku dago talde-elkarrizketa berriz egitea edo gordeta duzun emaitzarekin gelditzea. Adi! Gordetako emaitza (iazkoa edo aurreko urteetakoa) mantentzea edota aurtengorako talde-elkarrizketa hitzordua hartzea beharrezkoa da izen-emate prozesuarekin bukatzeko.

Zerbait behar dut talde-elkarrizketarako?

Talde-elkarrizketa egiteko, hitzorduan bertan, zure burua identifikatzen duen dokumentu bat eskatuko zaizu (NAN-a, kotxeko karneta, …); ez duzu beste ezer beharko. Lasai egon eta proposatuko zaizkizuen dinamiketan parte hartu. 45 minutu-ordubeteko saioa izango da.

Nola hautatu lanpostua?

Maiatzak 19ko ASTEAN argitaratuko dira baremazioak: bertan, zuen profilean, talde-elkarrizketan lortutako puntuazioa, kurrikulumarena eta bien arteko batura ikusiko duzue. Ordura arte tartea duzue profila betetzeko eta eguneratzeko (gero ezin izango da, baremazioak argitaratu ondorengo aldaketak ez dira kontabilizatuko).

Puntuazioarekin batera, norberak izena emandako lan eskaintza bakoitzean zenbat lanpostu eskaintzen diren eta zenbatgarren postuan zaudeten ikusiko duzue (hortaz, momentu horretan hautatuak izan zareten edo ez). Horren arabera, lan eskaintza batean apuntatzeko aukera izango duzue (hautatua izan zaren eta lan egin nahi duzun eskaintzan “klik” egin beharko duzu eta horrela lanpostua baieztatuko duzu, lan egiteko baldintzak onartuta*).

Behin lana hautatuta, zure egoera pertsonala aldatzen bada eta dagoeneko Hezten-en lan egingo ez baduzu, horretarako ere botoia izango duzu (mesedez, kasu horretan Hezten-era deituta edo idatzita ere adierazi). Aukeratzen den lan eskaintza ez da aldatzeko aukerarik izango. Bi eguneko epea dago aukeraketa egiteko, lantaldeak osatzen eta horrela zerrendak mugitzen joan beharra baitago.

ADI! Hasiera batean lan eskaintzarik ez egokituz gero, adi egon, zerrendak asko mugitzen baitira: pertsona asko zarete eta lan eskaintzak onartzen zoazten heinean zerrendak mugitu egiten dira, beste batzuei aukera edo aukerak iritsita.

*Formazio eta prestaketa asteburuak: lan egiteko derrigorrezkoa da dagokion udalekuko formazio eta prestaketan parte hartzea.

Gurekin lan egiteko zer beharko duzu?

Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketako Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko duzu lanerako (eguneratua); hortaz, badaezpada eskatzen joan zaitezke.