Skip to main content

XANTI ETA MARIBI

Partaide kopurua

Gutxienez 4

Espazioa

Edozein

Azalpena

1. Hiru haur gomaren hiru izkinetan jarri.

2. Bakoitzak bere aldean, abestiaren erritmoan, barrura egiten du salto, gero kanpora, eta berriro ere barrura, oraingoan gomaren beste alderen batean, ordea.

Abestia

Bat eta bi, Xanti eta Maribi,

korrika eta korrika, katuaren ihesi,

korrika dihoazela zakur beltza ikusi,

putzura erori eta ipurdia busti,

amona garrasika etxeko lehiotik.

Bat, bi, hiru eta lau.

Baliabideak

Goma
Close Menu