Skip to main content

TXIRI IGELAREN KANTUA

Partaide kopurua

Gutxienez 6 (hobe gehiago)

Informazio Praktikoa

Sokasaltoan aritzeko jolasetan ez da ohikoa gauzak eskuetan erabiltzea. Hala ere, badaude zenbait sokasalto jolas zapiekin egiten direnak. Adibide moduan Etniker Taldeak Abadiñon jasotako TXORIA GOIAN KANTARI eta honen moldaera, ZAPIARENA (Hik Hasi I). Jolas hauetan salto egiten duenak zapi bat du esku artean eta zenbait mugimendu egin behar ditu zapiarekin: zapia lurrera bota, zapia jaso, zapia patrikan sartu… TXIRI IGELAREN KANTUA jolas berria da. Baloi bat behar da, eta gainera, bi soka daude salto egiteko; beraz, berritasun nagusiena bi aldagai hauen erabileran datza.

Espazioa

Kalea edo gela zabal bat, nahiko altuera baldin badu.

Azalpena

1. Bi soka erabiliko ditugu salto egiteko, beraz, lau lagun beharko ditugu sokei eragiteko. Jolaskideen erdiek soka batean egingo dute salto (A sokan) eta beste erdiak beste sokan (B sokan).

2. Abestiarekin batera soketan sartu beharko dute jokalari banak, bat A sokan eta beste bat B sokan. A sokan salto egingo duenak baloi batekin salto egingo du, eta abestiak adierazten duena egin beharko du.

Baloiarekin honako mugimendu hauek egin behar dira:

–         TXIRI IGELAREN KANTUA: A eta B taldeetako saltokariak saltoka hasiko dira. A taldeko saltokariak baloia eskutan hartuko du.

–         BALOIA GORA SALTOKA: Saltoka jarraituko dute, baina GORA hitza esaterakoan A taldekoak baloia airera botako du eta lurrera erori gabe berriro hartuko du.

–         SOKA BATETIK BESTERA: Saltoka jarraituko dute, baina, BESTERA hitza esaterakoan, A taldekoak baloia B taldeko saltokariari pasatuko dio.

–         LURREAN BOTEA EMAN: Saltoka jarraituko dute, baina, BOTE hitza esaterakoan, B taldekoak baloia lurrera botako eta berriro hartuko du.

3.Abestia bukatzean, bi saltokariak sokatik aterako dira. B taldekoak baloia bere taldeko hurrengo jolaskideari pasatuko dio eta jolasa hasieratik errepikatuko da, baina, oraingo honetan, paperak aldatuta: B taldekoak baloia airera botako du eta ondoren A taldekoari pasatuko dio eta A taldekoak lurrera botako du.

4. Jolasa behin eta berriro errepikatuko da jolaskide guztiak soketatik pasatu arte.

Esamoldeak

  • SOKARI ERAGIN: Soka eman. Adibidez: Itziarrek eta Mikelek sokari eragingo diote. Itzaiarrek eta Mikelek soka emango dute.
  • HUTS EGIN: Gaizki egin. Adibidez: Mattinek huts egin du, sokarekin trabatu delako.

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
entzumenezko, mugimenduzko eta trebetasunezko jolasa.
  • Jokaera kognitiboak:
sentipen-mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena. Eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua.
  • Trebetasun funtzionalak:
ikerketa: lekualdatzea (saltoa). Eraginkortasuna: arintasuna eta zehaztasuna.
  • Alderdi sozialak:
kooperazio motako harremana.

Abestia

Txiri igelaren kantua

baloia gora saltoka

soka batetik bestera

lurrean botea eman

Baliabideak

Bi soka eta baloi bat

Close Menu