Skip to main content

TXANTXIBIRI KAMINO

Partaide kopurua

Gutxienez 3

Informazio Praktikoa

Jolas hau TXANTXIBIRI hitza aipatzen diren bi jolas zaharretan oinarrituta dago. Abestiaren lehenengo zatia Juan Garmendia Larrañagak Tolosan jasotako BATIAN-BIKOAN edo TXANTXIBIRIS jolasaren moldaera da. Bigarren zatia, Etniker Taldeak Zerainen bildutako TXANTXIKUTAN jolasa da. Jolas honen ezaugarri nagusia sokari eragiteko modua da, tarteka soka altxatu egin behar baita, eta saltoka ari denak makurtu egin behar baitu. Honelako mugimenduak sokasaltoko beste zenbait jolasetan ere egiten dira: MARI ANDRESAREN KOROTZA (Oskorri), GURE GELAKOENA (Hik Hasi I)… Gaztelaniazko “El cochecito leré” jolas ezaguna ere modu honetakoa da. Euskaraz itzulpen bat baino gehiago egin da: URKIOLA ALDAPA GORA, PEIO TXOFERRA LERE, KOTXEZALEAK LERE…

Espazioa

Kalea edo gela zabal bat, nahiko altuera baldin badu.

Aldaerak

*haur txikientzat

Haur txikientzat salto egin ondoren makurtzea zaila izan daiteke. Horrelakoetan sokasaltoko jolas aurrunta balitz bezala egin daiteke, hau da, sokari goraka eragingo diogu eta denbora guztian salto egin beharko dugu.

Azalpena

1. Bi lagunek sokari eragingo diote eta beste bat saltoka arituko da abestiak irauten duen bitartean. Salto egiteko modua ezberdina da abestiaren bi zatietan.

2. Lehenengo zatian saltoka ari den lagunak bi salto sokaren gainetik eman behar ditu eta jarraian beste bi salto sokaren azpitik:

–         TXANTXIBIRI KAMINO: hiru salto arrunt

–         EZ DAUKA DIRURIK: sokari eragiten diotenek soka altxatuko dute eta saltatzailearen buru gainean sokari bi bira emango dizkiote. Mugimendu berak errepikatuko dira hurrengo sei esaldietan.

3. bestiaren bigarren zatian salto guztiak soka gainetik egin behar dira, baina abiadura aldatuta. Zenbakiak abesterakoan poliki egin behar dira saltoak. TXANTXIBIRI esaterakoan, ordea, bi salto azkar egin behar dira.

Haur txikientzat salto egin ondoren makurtzea zaila izan daiteke. Horrelakoetan sokasaltoko jolas aurrunta balitz bezala egin daiteke. Hau da, sokari goraka eragingo diogu eta denbora guztian salto egin beharko dugu.

Esamoldeak

  • SOKARI ERAGIN: Soka eman. Adibidez: Itziarrek eta Mikelek sokari eragingo diote. Itzaiarrek eta Mikelek soka emango dute.
  • HUTS EGIN: Gaizki egin. Adibidez: Mattinek huts egin du, sokarekin trabatu delako.

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
entzumenezko, mugimenduko eta trebetasunezko jokoa
  • Jarduera kognitiboak:
sentipen-mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena
  • Trebetasun funtzionalak:
ikerketa: lekualdatzea (saltoa). Eraginkortasuna: erresistentzia eta arintasuna.
  • Alderdi sozialak:
kooperazio motako harremana.

Abestia

Txantxibiri Kaminok

ez dauda dirurik

abarka zaharrak ditu

zazpi zulorekin

bizikleta gainean

kapote zaharrarekin

“konejua” dirudi

bere bizarrarekin.

 

Bat, Txantxibiri

Bat, bi, Txantxibiri

Bat, bi, hiru, Txantxibiri

Bat, bi, hiru, lau, Txantxibiri.

Baliabideak

Soka

Close Menu