Partaide kopurua
Gutxienez 1
Espazioa
Edozein (zorua laua izan behar da)
Azalpena
Gurutzatu bi makila lurrean, parean geratu diren espazioetan oin bana jarri eta saltoka jardun behar da bi oinak batera jarrita.
2. Salto bakoitzeko espazioak aldatu egin behar dira. Hasieran mantsoago, gero azkarrago.
Kanta
Abestia
Txakolin, txakolin,
txakolinak on egin,
txakolin, txakolin, txakolinak
eman dio Maritxuri zer egin
Azunberdi pitxerrean
kuartilu (e)ta erdi sabelean
txakolin, txakolin,
txakolinak on egin.
Txako (e)ta txako
txako (e)ta txako
txako (e)ta txako
txakolinaren gozoa.
Baliabideak
Bi makil edo klera