Skip to main content

TORTOLAXAK

Partaide kopurua

Mugarik gabe

Informazio Praktikoa

Tortoloxak arkumeen belaunetako hezurtxo batzuk dira. Hezurtxo horiek aspalditik erabiliak izan dira kultura ezberdinetan jostailu moduan. Grezia zaharrean etorkizuna igartzeko erabiltzeaz gain, tortoloxekin jolasten ziren. Erromako legioko soldaduek denbora-pasa moduan erabiltzen zuten joko hau. Dado moduan ere erabili izan dira hainbat kulturatan. Euskal Herrian oso zabalduta egon den jolasa da. Herri guztietako haurrek tortoloxak gordetzen zituzten arkumea jan ondoren, baita kolore biziez margotu ere. Gaur egun, tortoloxen jolasa ia desagerturik dago, nahiz eta oraindik Elorrion esaterako noizbehinka jolasten diren. Jolasteko modu ugari daude, herri bakoitzean arau jakin batzuk baititu. Dena den, jolasteko oinarrizko modua hemen azaldu duguna da. Tortoloxen aldeak eta tortoloxa bera izendatzeko ere era ezberdin asko daude. Egun plastikozko tortoloxak eros daitezke; nahiko kalitate onekoak izaten dira, imitazio bikainak.

Espazioa

Edozein

Aldaerak

*arauak zorrozten

Jolas honek aldaera ugari ditu, arau zailagoekikoak batzuk.Trebetasun handia duten jolaskideekin, esaterako, honako arau hauek erabil daitezke: binaka hartzea, tortoloxa hartzerakoan besteak ez ukitzea, esku bateko hatzekin zubitxo bat egin eta tortoloxa hartu aurretik zubitxotik pasatzea, tortoloxa hartu eta muxu ematea …

*arau errazagoez

Hasiberrientzat aipatutako jokoa nahiko zaila izan daiteke, eta horren ondorioz, jolasa aspergarria bihur daiteke. Arauak malguak izan daitezke:

1. Bote handia egiten duen pilota batekin jolastuz; onartzen da pilota bote eman ondoren hartzea.
2. Tortoloxei buelta emateko nahi ditugun saiakera guztiak izatea, betiere pilota hartu behar dela kontuan harturik.

*ume txikientzat

Tortoloxekin jolasten hasteko beste mota batzuetako jolas errazak egin daitezke:

1. Dado moduan erabili tortoloxa, aldeak ezberdintzen hasteko. Gainera alde bakoitza kolore batez margo daiteke.
2. Kolore ezberdinetako tortoloxak hartzea, pilotarekin edo pilotarik gabe.
3. Tortoloxak airera bota eta erortzerakoan eskuekin ahalik eta gehien hartzea.

Azalpena

1. Tortoloxa bakoitzak lau alde ditu: zulo, lepo, kosk eta belarri. Lehenengo jokalariak tortoloxak lurrera botako ditu (normalean sei tortoloxarekin jolasten da, baina lau, bost edo zortzi ere izan daitezke).

2. Lehenengo txandan “zulo” aldean erori diren tortoloxak banan-banan hartu beharko ditu. Horretarako pilota bat airera botako du esku batekin, eta bestearekin lurreko “zulo” aldean dagoen tortoloxa bat hartzen saiatuko da. Pilota berriz eskuan hartzea eta tortoloxa bat lurretik hartzea lortuko balu, jarraitzeko aukera izango luke. Pilota lurrera eroriz gero edo tortoloxarik hartuko ez balu, hurrengo jokalariaren txanda litzateke.

3. Honela, pilota gora boteaz, “zulo” aldean dauden tortoloxa guztiak banan-banan hartu behar dira. Normalean tortoloxa guztiak ez dira “zulo” aldean erortzen. Beraz, “zulo” aldean ez dauden tortoloxak hartu ahal izateko, lehendabizi buelta eman behar zaie, “zulo” aldean utzi behar dira. Horretarako pilota gora bota behar da, eta pilota berriro hartu baino lehen tortoloxari buelta eman behar zaio. Trebetasun handia dutenek “zulo” aldean dagoen tortoloxa bat hartu eta aldi berean “zulo” aldean ez dagoen beste bati buelta emateko aukera ere izan dezakete.

4. “Zulo” aldean dauden tortoloxak hartu ondoren, sei tortoloxak berriro eskuetan hartu eta lurrera botako ditugu. Oraingo honetan “lepo” aldean daudenak hartu beharko ditugu, eta besteei buelta eman beharko diegu.

5. Berdin egingo da “belarri” eta “kosk” aldeetarako jolasa. Helburua alde guztietan dauden tortoloxak ahalik eta txanda gutxienean hartzea da.

Jolas honek aldaera ugari ditu, arau zailagoekin batzuk.Trebetasun handia duten jolaskideekin, esaterako, honako arau hauek erabil daitezke: binaka hartzea, tortoloxa hartzerakoan besteak ez ukitzea, esku bateko hatzekin zubitxo bat egin eta tortoloxa hartu aurretik zubitxotik pasatzea, tortoloxa hartu eta muxu ematea…

Hasiberrientzat aipatutako jokoa nahiko zaila izan daiteke, eta ondorioz, jolasa aspergarria bihur daiteke. Arauak malguak izan daitezke:

  1. Bote handia egiten duen pilota batekin jolastuz; onartzen da pilota bote eman ondoren hartzea.
  2. Tortoloxei buelta emateko nahi ditugun saiakera guztiak izatea, betiere pilota hartu behar dela kontuan harturik.

 

Ume txikiekin tortoloxekin jolasten hasteko beste mota batzuetako jolas errazak egin daitezke:

  1. Dado moduan erabili tortoloxa, aldeak ezberdintzen hasteko. Gainera alde bakoitza kolore batez margotu daiteke.
  2. Kolore ezberdinetako tortoloxak hartzea, pilotarekin edo pilotarik gabe.

Tortoloxak airera bota eta erortzerakoan eskuekin ahalik eta gehien hartzea.

Esamoldeak

  • GAIZKI EGIN: Kale egin, huts egin
  • TORTOLOXA IZENDATZEKO ERAK:
    1. Akerko (Zumaia, arrona)
    2. Attinttun (Amikuze, Mixe)
    3. Azurrak (Lekeitio)
    4. Batasakea (Ataun)
    5. Bolborita (Berastegi, Hernani)
    6. Bolts harriak (Oragarre).
    7. Buxtarri (Oiartzun).
    8. Puxtarri (Berastegi)
    9. Exurko (Uztarroz)
    10. Kaloka (Oiartzun, Donostia)
    11. Karnakukuak (Urbiza)
    12. Kurkuluxak (Andoain, Bidegoian, Goizueta)
    13. Kurlu (Ispaster)
    14. Labarriketa (Donostia)
    15. Mailak (Oragarre).
    16. Mailka (Ezpeleta, Baztan).
    17. Mailtxor (Isturitz).
    18. Malezur (Hondarribia)
    19. Moltxaharri (Aldude, Donibane Garazi)
    20. Pongolak.
    21. Pongolan (Ondarroa)
    22. Saka (Apinaniz, Mañaria, Otxandio, Ubidea).
    23. Sakapon (Zestoa, Zarautz).
    24. Xakak (Aramaio).
    25. Tortolak (Ermua, Durangaldea).
    26. Tortolesak (Arrasate).
    27. Tortolisak (Aretxabaleta).
    28. Tortoloxak (Arrasate, Ataun, Elosua, Donostia, Zumarraga, Bergara).
    29. Turtulizak (Oiartzun)
    30. Txarpak (Asteasu, Alkiza)
    31. Txoko (Elorrio, Oñati, Goizueta)
    32. Unak (Astigarraga)
    33. Xerri mailak (Donibane Lohizune)
  • TORTOLOXAREN ALDEAK
1.a 2.a 3.a 4.a
Zulo Lepo Kosk Belarri
Saka Pon Kulo Karne
Tripea Lepoa Kulu Belarria
Txulo Lepo Korkoiliz Dosetan

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
trebetasunezko jolasa.
  • Jokaera kognitiboak:
sentipenezko eta mugimenduzko jokaera: arrazoimen praktikoa. Eragiketa jokaera: sailkatzea.
  • Trebetasun funtzionalak:
eraginkortasuna: trebetasuna, lastertasuna eta zehaztasuna.
  • Alderdi sozialak:
bana-banako harremana: gizabanakoa-gizabanakoa.

Baliabideak

Sei tortoloxa eta pilota bat

Close Menu