Azalpena
San Joan gauerako desioen lore sorta egiteko pausoak azalduko ditugu.
-
Lehendabizi kalera edo mendira irten eta bildu landare, lore edota hostoak.
-
Bildutako loreekin lore sorta bat egingo dugu, horretarako soka erabiliz.
-
Lore sortari nahi adina zotz sartuko dizkiogu. Zotzak koloretako bolatxoekin dekoratuko ditugu eta, bolatxoak ez erortzeko, soka zati bana korapilatuko dugu zotz bakoitzean.
-
Moztu forma eta kolore ezberdinetako kartoi mehe zatiak eta horien barruan idatzi urte berriari begira dituzun desioak.
-
Kartoi mehe zatiak lotu zotz bakoitzetik zintzilik utzi dugun soka bakoitzaren muturrari.
-
Lore sorta prest daukagunean, buelta eman eta lehortzen utziko dugu.
Materiala
-
Bildutako loreak, belarrak…
-
Kola
-
Boligrafoa
-
Guraizeak
-
Kartulina
-
Naturak eskaintzen dizkigun baliabideak biltzeko poltsa, kaxa…bat
-
Soka, artilea…