Partaide kopurua
Informazio Praktikoa
- PING PONG PILOTA Burlatako Ermitaberri ikastetxeko irakasleek moldatutako jolasa da. Gaztelaniazko abesti eta jolas batean oinarritu ziren honako aldaera hau sortzeko. Jolas honen musika Jon Arrutik eta Antxon Sarasuak sortu dute. Oso jolas dibertigarria da eta talde handiekin egiteko oso aproposa.
Espazioa
Aldaerak
*dantzatuz eta abestuz
Jolaskide guztiek, abestia abesten duten bitartean, salto egin beharko dute batera. Gidari bat egongo da eta honek aginduko du nola salto egin eta nola abestu. Adibidez: salto handiak egin, besoak altxatu salto egiterakoan, kokorika saltoak egin, ozen abestu, azkar abestu, mantso abestu…
Azalpena
1. Jolaskide guztiak biribilean jarriko dira barrura begira. Korroaren erdian haur batek abestia abestuko du salto egiten duen bitartean.
2. UKITZEN BAZAITUT esaldia esaterakoan, erdiko haurrak biribilean dagoen jolaskide baten burua ukitu dezake. Ukitutako laguna zutik jarriko da, eta biak hasiko dira saltoka biribilaren erdian, abesten duten bitartean.
3. Gauza bera egiten da lagun guztiak saltoka jarri arte. Abesti bakoitzean, erdian saltoka ari direnek lagun bana uki dezakete. Saltoka aritzerakoan ezin da beste salto-kideen gorputza ukitu.
Jolaskide guztiak dantzatuz ere jolas daiteke. Gidari bat egongo da eta honek aginduko du nola salto egin eta nola abestu.
Esamoldeak
- BIRIBILEAN: Kirrinkiloan, errondan, korroan.
Adibidez: Jolasa hasteko jokalari guztiak biribilean (kirrinkiloan, korroan, errondan) jarriko dira.
Gaitasunak
- Jarduera ludikoa: joko sinbolikoa eta entzumenezkoa.
- Jokaera kognitiboak: sentipen-mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena.
- Trebetasun funtzionalak: Ikerketa: lekualdatzea (saltoa). Imitazioa: mugimenduen erreprodukzioa.
- Alderdi sozialak: kooperazio motako harremana.
Kanta
Abestia
Ni ping pong pilota naiz
eta salto salto salto
saltoka ari naiz.
Ukitzen bazaitut
salto egin (e)zazu
ukitzen bazaitut
salto egin (e)zazu.