Partaide kopurua
Informazio Praktikoa
Ezkutaketa jolasen artean jolasteko era guztiak nahiko antzekoak dira, aldatzen dena hiztegia eta esamoldeak dira. Dena den, “Pi jolasa” izenekoak nahiko arau bereziak ditu: atzeraka zenbatu behar da, betetzen dagoenak ezin du tokitik asko mugitu…. Jolas hau ez da oso ezaguna baina nahiko zaharra da eta egun Euskal Herriko zenbait tokitan erabiltzen da (Tolosan adibidez).
Espazioa
Azalpena
1. Lehendabizi zozketa egin behar da, betetzen nor geratuko da erabakitzeko. Bete denak begiak itxiko ditu eta besoak alboetara luzatuko ditu. Orduan, buruz zenbatzen hasiko da. Hogeita batetik hasi eta atzeraka zenbatuko du: 21, 20, 19…
2. Halako batean, beste jokalari guztiek besoak ukituko dizkiote eta ezkutatzera korrika abiatuko dira. Orduan, begiak ireki gabe, betetzen ari denak atzeraka zenbatzen jarraituko du, baina oraingo honetan ozen esango ditu zenbakiak eta PI hitza gehituko die: …PI 18, PI 17, PI 16…
3. Zenbatzen bukatu ondoren (…PI 3, PI 2, PI 1, PI 0, PI A! ) gordeta dauden jokalariak aurkitu beharko ditu. Horretarako, dagoen tokitik hiru pauso besterik ezin ditu eman eta bertatik ikusi beharko du ezkutatuta dagoen norbait. Baten bat ikusiz gero “pi …” eta izena ohiukatuko du. Berriro begiak itxiko ditu eta zenbatzen hasiko da.
4. Ezkutatuta daudenak atera egingo dira eta besoak ukitu ondoren gauza bera errepikatuko da, baina aurreko txandan ikusia izan denak ezingo du parte hartu. Jolasa errepikatuko da, jokalari guztiak kanpoan gelditu arte.
Esamoldeak
- TXUTXUPE (nahastea eta ikusi ez den lagun baten izena esatea)
- BETE IZAN Betetzea, txito izan, zigortua, itsu izan, izan (jolas honetan, zenbatu ondoren beste jokalariak aurkitu behar dituen laguna)
Gaitasunak
Jarduera ludikoa: mugimenduzko eta adimen estrategiazko jokoa.
Jokaera kognitiboak: eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua.
Trebetasun funtzionalak: ikerketa: lekualdatzea (korrika). Eraginkortasuna: lastertasuna eta ikusmen zorroztasuna.
Alderdi sozialak: bana-banako harremana: gizabanakoa-gizabanakoa.