Skip to main content

OSO ONDO

Partaide kopurua

Gutxienez 2 (hobe gehiago)

Informazio Praktikoa

Azken urteetan oso ezaguna egin da abesti hau. Nahiz eta abestia eta jolasa adin guztietarako oso egokia izan, gazteen artean arrakasta handia du. Festa giroan eta lagun artean egiteko oso jolas aproposa da.

Espazioa

Edozein

Aldaerak

*dantza bera errepikatuz
Zenbait taldetan errazago izango da beti mugimendu berak errepikatzea. Hau da, erdian dagoenak mugimenduak asmatu ordez, hobe izango da denon artean dantza bat hitzartu eta beti dantza hori bera errepikatzea.

Azalpena

1. Guztiak biribilean daudela, taldekide guztiek abestia kantatuko dute. Bitartean, lagun bat erdira aterako da eta nahi dituen mugimenduak egingo ditu abestiaren erritmoa jarraituz. Biribilean dauden gainontzeko taldekideek erdikoak egiten duen dantza imitatu behar dute.

2. Abestiaren azkeneko esaldia esaterakoan, “jei… hasi dantzatzen”, erdiko lagunak biribileko norbaiten izena esan beharko du. Hori erdira pasatuko da eta berriro hasiko da abestia.

Zenbait taldetan errazago izango da beti mugimendu berak errepikatzea. Hau da, erdian dagoenak mugimenduak asmatu ordez, denen artean dantza bat hitzartu eta beti dantza bera errepikatzea.

Esamoldeak

  • KORROAN:
    Biribilean, kirrinkiloan, errondan.

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
entzumenezko jokoa.
  • Jarduera kognitiboak: sentipenezko eta mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena
  • Trebetasun funtzionalak: imitazioa: koordinazio erritmiko orokorra. Sormena: adierazpen sormena.
  • Alderdi sozialak:
kooperazio motako harremana.

Abestia

Oso ondo

egiten duzulako

mugitu besoak

olatuak bezala

xuabe, xuabe,

xu-xu-xuabe.

Jei (jolaskidearen izena), hasi dantzatzen

Close Menu