Azalpena
Olentzeroren burua egiteko, jarraitu pauso hauek:
-
Globo bat puztu. Hori izango da Olentzeroren burua egiteko moldea.
-
Globoaren gainean, egunkari paper zatiak itsatsi. Lau geruza paper jarriko ditugu eta lehortzen utziko dugu.
-
Gogortuta dagoenean, zuriz margotuko dugu eta barruko globoa kenduko dugu.
-
Ondoren, aurpegia margotu eta begiak, ahoa, ilea eta abar egin.
Eta burua amaitutakoan, gorputza egingo dugu:
-
Olentzerorentzako arropa egokiak aurkitu eta alkandora eta prakak elkarri josi.
-
Mahuketako eta hanketako zuloak itxi eta arropa egunkari paper bolaz bete, potolo-potolo jarri arte.
-
Eskularru batzuk periodiko-paperez bete eta alkandorako besoei lotu.
-
Galtzerdiak ere paperez bete eta hanketan jarri. Ondoren, abarkak jantziko dizkiogu.
-
Burua egunkari paperez bete eta, makila baten laguntzarekin, gorputzaren gainean jarri.
-
Txapela eta behar dituen apaingarriak jarri, aulki batean eseri eta kalera!
Materiala
-
Papereztatzeko kola
-
Globo bat
-
Egunkari zaharrak
-
Olentzero janzteko arropa
-
Aulkia
-
2 makil
-
Tenperak
-
Soka fina