Skip to main content

NOR DA DANTZARI

Partaide kopurua

Gutxienez 2 (hobe gehiago)

Espazioa

Edozein

Azalpena

1. Abestiari jarraiki, euskal estiloan dantza egingo dugu, besoak gora altxatu eta kriskitinak joz. Hasieran jolaskide guztiak korroan ipiniko dira, bat izan ezik.

2. Bat hori korroaren erdian ipiniko da eta egokitzen denean korroko kide baten parean ipini eta bere izena esango du.

3. Ondoren biak korroaren erdian ipiniko dira eta kantuari ekingo zaio berriro. Izena esatea berriro egokitzen denean, bi jolaskideok beste jolaskide bana aukeratu eta korroaren erdira ekarriko dute.

4. Etenik gabe, gauza bera egingo da: alegia, abestia behin eta berriz errepikatuko da, korroko kide guztiak erdian dauden arte.

Abestia

Nor da dantzari jai handi honetan.

Zuen pozgarri hementxe bertan.

Dantza ezazu zuk, (jolaskidearen izena), nirekin.

Dantza ezazu, zuk badakizu.

Close Menu