Partaide kopurua
Gutxienez 2 (hobe gehiago)
Espazioa
Kalerako aproposa, baina etxe barruan egin daiteke.
Azalpena
1. Zotz egin eta geratzen dena horma edo zuhaitz bati begira jartzen da, besoekin begiak estaliz.
2. Beste jokalariek ezkutatu egin behar dute abestia kantatzen duten bitartean.
3. Azkeneko “ku” esatearekin batera gordeta daudenen bila abiatuko da horman dagoena.
4. Norbait ikusiz gero horman jo eta “ku-ku… Mikelengatik” esan behar du. Ikusia den lehena geratzen da horman hurrengo txandan.
Kanta
Abestia
Hiru eta hiru sei, hiru bederatzi,
hamar hemeretzi, bat hogei,
bi berrogei, hiru hirurogei,
lau laurogei, bost ehun… Ku! Ku!