Partaide kopurua
Gutxienez 1 (hobe gehiago)
Espazioa
Edozein
Azalpena
Esku banatan harri-kozkor bat dutela eta abestiaren erritmoa jarraituz, bi harriak elkar joarazi behar dituzte haurrek modu honetan, adibidez: aurrean, hanka baten azpian, bestearen azpian, atzean eta berriro aurrean.
Kanta
Abestia
Harri-kozkor batekin,
hor dabil Martin, tin, tin.
Jotzen ditu kax, kax, kax!
Bata bestearekin.
Bata bestearekin,
jotzen ditu kax, kax, kax!
Harri kozkor batekin,
hor dabil Martin, tin, tin.
Baliabideak
Bi harri kozkor pertsona bakoitzak