Partaide kopurua
Informazio Praktikoa
Jolas hau bi jolas zaharren arteko nahasketa eta moldaketa da. Alde batetik, abestia zozketa jolas batean oinarrituta dago (ERROLAN SANSON BIRIKETON TON TON). Leitza inguruan oso ezagunak ziren hitz hauek, edozein jolasean hasi aurretik betetzen nor arituko zen erabakitzeko erabiltzen baitziren. Patxi Zabaletak “Errolan Harria” liburuan jaso zuen lelo hau. Bestalde, jolasaren dinamika harritxoak ezkutatzeko aspaldiko jolas batean oinarrituta dago. Etniker taldeak jaso zuen HARRI GORDETZEA jolasa du, hain zuzen ere, oinarri.
Honelako jolasak oso ezagunak ziren eta euskarazko zenbait abesti edo esaera zahar erabiltzen ziren. EGUN TTUNTTUN (Baztan), SORGIN JOKOA (Nafarroa Beherea). Gaur egun askoz ezagunagoak dira KANIKA TXIKI BAT DABIL edo LORETXOA LORETXOA aldaerak. Badirudi, abesti hauek gaztelaniazko EL FLORIN, EL FLORON eta EL POLVORON abestien moldaerak direla.
Espazioa
Aldaerak
*biribilean
Hasieratik hiru pertsonaia aukeratu gabe, jolaskide guztiek biribila osatuko dute. Erdian jarritako lagun batek harritxoa esku artean hartuko du eta besteen esku artetik pasatuko ditu bere eskuak, itxita. Bitartean abestia abestuko dute. Erdikoak nahi duen lagunari utziko dio harria, baina horretaz inor kontura ez dadin saiatu behar du. Abestia bukatzerakoan, erdikoa biribileko lagun baten aurrean geratuko da, lagun hau Errolan izango da eta harritxoa zeinen eskuetan dagoen asmatu beharko du. Asmatuz gero, hurrengo txandan erdian egotea egokituko zaio.
Azalpena
1. Jolas honetan parte hartuko duten guztien artean hiru lagun aukeratuko dira. Bat Errolan pertsonaia izango da, beste batek Errolanen lehiakidearen papera antzeztuko du eta, azkenik, hirugarrenak, agintariarena egingo du. Pertsonaia hauek aukeratzeko zozketa abestitxo hau erabiliko da: ERROLAN SANSON BIRIKETON TON TON. Aukera egin ondoren, hiru lagun hauek zutik jarriko dira jolastokiaren alde batean eta beste jokalari guztiak jolastokiaren izkin batean eseriko dira hauei begira.
2. Agintariarena egiten duena eserita dauden lagunengana hurbilduko da eta jolasaren abestia kantatzen duten bitartean harri txiki bat ezkutatuko du haietako baten eskuetan. Eserita daudenek eskuak belaunen gainean elkartuta edukiko dituzte. Errolan eta bere lehiakideak ez dute sumatu behar harritxoa noren eskuetan ezkutatuta dagoen.
3. Harritxoa ezkutatuta dagoenean, Errolan eserita daudenengana hurbilduko da eta harritxoa nork duen asmatu beharko du. Asmatzen badu, harritxoa zuen laguna berarekin eramango du. Asmatzen ez badu, Errolanen lehiakidearen txanda izango da.
4. Lehiakideak Errolanek egindako gauza bera egin beharko du. Eserita daudenengana hurbilduko da, eta harritxoa nork duen asmatzen saiatuko da. Asmatuz gero, lagun hori berarekin joango da.
5. Jolasa behin eta berriro errepikatuko da eserita dauden guztiak lehiakidearen edo Errolanen taldean sartu arte. Bukaeran “sokatira” berezia egin behar da. Zubiri-zubiri (link-a jarri jolasera) jolasean bezala, taldekide guztiak elkarri gerritik helduta jarriko dira eta talde bakoitza bestea bere eremura erakartzen saiatuko da.
Jolasa borobilean ere egin daiteke. Hasieratik hiru pertsonaia aukeratu gabe, jolaskide guztiek biribila osatuko dute. Erdian jarritako lagun batek harritxoa esku artean hartuko du eta besteen esku artetik pasatuko ditu bere eskuak, itxita. Bitartean abestia abestuko dute. Erdikoak nahi duen lagunari utziko dio harria, baina horretaz inor kontura ez dadin saiatu behar du. Abestia bukatzerakoan, erdikoa biribileko lagun baten aurrean geratuko da, lagun hau Errolan izango da eta harritxoa zeinen eskuetan dagoen asmatu beharko du. Asmatuz gero, hurrengo txandan erdian egotea egokituko zaio.
Esamoldeak
- BETE IZAN:
Betetzea, txito izan, zigortua (jolas honetan, Errolan edo Agintariaren papera betetzea).
Adibidez:
Nor da bete?
Zozketa egin ondoren, Joxepari eta Ainhoari egokitu zaie bete izatea.
Beraz, Joxepa Errolan izango da, Ainhoak agintariaren papera beteko du. - HUTS EGIN:
Gaizki egin, kale egin, txarto egin (jolas honetan, harria non dagoen ez asmatzea).
Adibidez:
Errolanek kale egin du, ez baitu harria aurkitu.
Gaitasunak
- Jarduera ludikoa: entzumenezko eta adimen estrategiako jolasa.
- Jokaera kognitiboak: eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua.
- Trebetasun funtzionalak: imitazioa: rolen erreprodukzioa. Eraginkortasuna: indarra.
- Alderdi sozialak: mota mistoko harremana: (gizabanakoa-gizabanakoa eta talde motakoa).
Kanta
Abestia
Errolan Sanson biriketon
asma ezazu non dago(e)n
(lehiakide paperean ari denaren izena) txandan hor konpon
Errolan Sanson biriketon