Partaide kopurua
Informazio Praktikoa
Animazio jolas hau asialdiko jardueretan (udalekuak, kanpaldiak, irteerak…) asko erabiltzen da. Lehengo bi esaldiak “italieraz” mantentzea oso dibertigarria eta motibagarria da, batez ere haurrekin jolasteko.
Espazioa
Aldaerak
*besoak aurrera
Jolas honetarako letra ezberdinak topatu ditugu. Batzuek “italieraz” egiten dute abesti osoa, beste batzuek “italiera” eta euskara nahasten dute, eta beste batzuek den-dena euskaraz abesten dute. Guk erdiko bidea aukeratu dugu, oso motibagarria eta dibertigarria iruditzen zaigulako. Abesti osoa euskaraz egiteko, honela abestuko dugu:
“Besoak aurrera, besoak atzera, (…)” . Beste guztia berdin gelditzen da.
Azalpena
Jolaskide guztiek biribil bat egingo dute, zutik. Erdian lagun bat jarriko da, eta honek esandako eta egindako guztia errepikatuko dute besteek. Erdikoak antzeztuko du abestiaren hitzek adierazten dutena:
DOMINO ABANTI: besoak aurrera luzatu, hatz lodia gora begira jarrita.
DOMINO PREGO: besoak jaso bularrera.
BURUA GORA: burua gora begira jarri.
HANKAK OKERTU: belaunak okertu, oinak barrualdera geratzeko moduan.
IPURDIA KANPORA: ipurdia atzeraka bota.
BEGI BAT ITXI: begi bat itxi.
MINGAINA ATERA: mingaina albo batera atera.
AURRERANTZ MUGITU:oinez aurrera joan.
TRIKITIXA, TRIKITIXA, TRIKITIXA XA XA: aurretik esandako guztia eginez, gorputza alde batera eta bestera kulunkatu.
Esamoldeak
- KORROAN:
Biribilean, kirrinkiloan, erronda
Gaitasunak
- Jarduera ludikoa: Entzumenezko jokoa
- Jokaera kognitiboak: sentipenezko eta mugimenduzko jokaera: errepikapena.
- Trebetasun funtzionalak: imitazioa
- Alderdi sozialak: kooperazio motako harremana
Kanta
Abestia
Domino abanti
Domino prego
Burua gora
+ Hankak okertu
+ Ipurdia kanpora
+ Begi bat itxi
+ Mingaina atera
+ Aurrerantz ibili
Trikitixa, trikitixa, trikitixa xa xa