Skip to main content

BAT, BI, HIRU EGUZKI

Partaide kopurua

Gutxienez 2 (hobe gehiago)

Informazio Praktikoa

Oso jolas ezaguna eta zabaldua da. Hego Euskal Herrian gehienetan gaztelaniaz erabiltzen da (un, dos, tres, chocolate inglés, pajarito inglés, carabín-carabán…). Azken urteetan zenbait ikastetxetan euskarazko aldaerak erabiltzen hasi dira. Adibide moduan Hondarribian jasotako euskarazko aldaera hau dugu: bat bi hiru txorimalo bat dugu. “Bat, bi, hiru eguzki” aldaera Etnikerrek egindako ikerketa etnografikoan Elosuan jaso zuten.

Espazioa

Edozein

Aldaerak

* esamoldeak
Jolas hau oso ezaguna denez, euskaraz aldaera bat baino gehiago ditu. Adibidez, “bat, bi, hiru, eguzki” esan ordez, “bat bi hiru txorimalo bat dugu” edo “bat bi hiru karabin bon ban” edo “bat bi hiru txoriak kaka egin du” esan dezakegu.

* hizkuntza lantzen
Euskal Girotze Barnetegitan jolas hau euskara lantzeko erabili ohi dute. Horretarako, paretan dagoen lagunak norbait mugitzen ikusiz gero, atzera bidaltzeko ezingo du jokalari horren izena esan. Beraz, jokalariaren deskribapena egin beharko du: “hile horia duen mutila”, “galtza zuriak eta zapata gorriak dituen neska”…

Azalpena

Jolasari hasiera eman aurretik, zotz egiteko jolas baten bidez aukeratuko da bete nor izango den. Jokalari hori pareta baten kontra jarriko da, besoekin begiak estalita. Beste jokalari guztiak paretatik hamar bat metrora jarriko dira jolasa hasteko. Horien helburua paretaraino iristea izango da.

2. Betetzen dagoenak “bat, bi, hiru, eguzki” esango du eta bira emango du beste jokalariei begiratzeko. Beste guztiak aurrera mugituko dira, bete denak “bat, bi, hiru, eguzki” esaten duen bitartean. Baina esaldia bukatutakoan gelditu egin beharko dira, betetzen dagoenak mugitzen ikus ez ditzan. Mugitzen ikusiz gero atzera itzuli beharko dute. Paretara iritsitakoan “eguzki!” esan beharko dute, eta pareta ukitu.

3. Denak paretaraino iritsi direnean, betetzen dagoenari hatzetatik helduko diote. Horrek “eguzki!” esango du eta hori entzundakoan beste guztiek korrika alde egingo dute. Bidean bete denak norbait harrapatuko balu, azken hori bete izango da hurrengo txandan.

Jolas hau euskara lantzeko erabil daiteke. Horretarako, paretan dagoen lagunak norbait mugitzen ikusiz gero, atzera bidaltzeko ezingo du jokalari horren izena esan. Beraz, jokalariaren deskribapena egin beharko du: “ile horia duen mutila”, “galtza zuriak eta zapata gorriak dituen neska”…

Esamoldeak

  • BETE IZAN.
    Betetzea, txito izan, zigortua, itsu izan, izan (jolas honetan paretaren dagoen pertsona)

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
mugimenduzko eta adimen estrategiazko jokoa.
  • Jarduera kognitiboak: eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua.
  • Trebetasun funtzionalak: ikerketa: lekualdatzea (korrika). 
Eraginkortasuna: lastertasuna eta zehaztasuna.
  • Alderdi sozialak:
Bana-banako harremana: gizabanakoa-gizabanakoa.

Close Menu