Skip to main content

AULKIENA

Partaide kopurua

Gutxienez 3 (hobe gehiago)

Espazioa

Kalerako aproposa da. Gela zabal batean ere egin daiteke.

Azalpena

1. Jokalari baino aulki bat gutxiagoz osatu behar da borobil bat eserlekuak haurrak dauden aldera begira jarrita.

2.Abestia kantatzen hasi eta aulkien inguruan hasten dira bueltaka korrika ala dantzan harik eta jokoaren “arduradunak” geratzeko zeinua (txaloa, txistua…) egiten duen arte.

3. Orduan jokalariek eserleku batean eseri behar dute eta lekua aurkitzen ez duena kanporatua izaten da.

4. Aulki bat kendu eta lehengo eran jarraitzen da kantatuz eta kanporatuz jokalari bakarra geratu arte.

Abestia

Saltoka eta brinkoka korro korroan (bira-biraka),

den denak gabiltza aulkien ondoan.

Lalara, lalara…

Musika pozgarri hau isiltzen bada,

eseri behar duzu aulkitxo batean.

Lalara, lalara…

Guztiok aulkietan eseritzean,

nor geldituko da jokutik kanpora.

Lalara, lalara…

Close Menu