Skip to main content

INGURUMIKA

Partaide kopurua

Gutxienez 2

Espazioa

Edozein

Azalpena

1. Borobilean jarri zutik eta eskutik helduta, eta bueltaka hasi abestia kantatuz.

2. Abestiak atzera biratzeko esaten duenean jokalari baten izena aipatu behar da eta honek atzera biratu behar du korrolari guztiak era berean atzera begira jarri arte.

3. Denak kanpokaldera biratu direnenan, berriz barrualdera biratu behar da hasierako puntura iristeko.

Abestia

Bira-bira eta kate,

zozo-zozoa balkate,

Ibarrangeluan alkate

(e)ta Bilbon erregidore.

Gure auzoko (jolaskidearen izena) ere,

atzera jira-bira liteke.

Close Menu