Skip to main content

Udako Begirale Ikastaroa 2026

Udako Begirale Ikastaroa 2026

Edukiak:

– Aisialdiko soziologia, pedagogia eta psikologia.
– Hezkidetza, ingurugiroa, soziolinguistika, heziketa premia zehatzak eta adierazpena.
– Musika, jolasak, tailerrak, lehen sorospenak…
– Udako egitasmoak, astialdiko esperientziak eta ekipamenduak.

Iraupena:

– 150 ordu teoriko
– 160 ordu praktiko
– Praktikaldiaren osteko lana

Irakasleria:

Aisialdiko begirale edo zuzendari tituludunak eta aisialdiko heziketan eskarmentu handikoak. Dagokien gaian lizentziatuak edo diplomatuak: Soziologoak, Psikologoa, Pedagogoak, Psikopedagogoak, Gizarte Hezitzaileak, Biologoak, Geologoak … EGA-dunak.

Baldintzak:

•2026ean 18 urte beteta edukitzea.
•DBHko titulazioa izatea.
•Euskara maila altua izatea (idatziz eta ahoz komunikatzeko maila ona, C1)

Tokia: Donostian

Prezioa: 485 euro (matrikula eta aterpeko asteburuak barne)

Titulazioa:

Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea” titulua.

Zergatik egin formazioa Hezten-ekin?

  • Hezten-eko kide izango zarelako. Honek, lehentasuna eta arreta berezia eskainiko dizularik arlo desberdinetan. Hala nola:
    • Praktikak: ikastaroaren atal teorikoa bukatu ondorengo praktikak aurkitzeko aholkularitza, laguntza. Hezten-ek kudeatzen dituen egitasmoetan lan egiteko lehentasuna.
    • Ikastaroa amaitu ondoren, zure ibilbide profesionalean dituzun ekimenetan aholkularitza eta jarraipen profesionala.
  • Hezten-eko profesionalen etengabeko formazioaz, ezagutzen eguneraketaz, ibilbideaz eta eskarmentuaz zuzenean elikatu ahal izango zara.

Egutegia eta ordutegia

EGUTEGIA: Ekainaren 17an hasi eta uztailaren 28an saio teorikoak bukatuko dira.

Izena emateko pausoak

Izena emateko:

  1. Formularioa bete ezazu.
  2. Amaitzean mezu automatikoa jasoko duzu, bertan izen-ematea behin-betikoa izateko eman beharreko pausoak agertuko dira.
  3. Behin diru sarrera egina dagoenean matrikula behin-betikoa izango da.

    Oharra: taldea osatzeko behar adina matrikula ez baleude, ordaindutako kopurua itzuli egingo da.

    Datu pertsonalak

    Formazioa

    Baldintzak
    Baldintzak onartu behar dituzu
    Ikastaroa egin ahal izateko idatziz eta ahoz euskara maila ona dudala zihurtatzen dut. Baldintza hori ez betetzeak ikastarotik kanpo utzi nazakeela onartzen dut.
    Baldintzak onartu behar dituzu

    Close Menu