Hezten hizkuntza eta pedagogia ardatz dituen erakundea da, urteetan metatutako esperientzia eta sorkuntza-gaitasuna oinarri dituena.
Hezten-ek euskaraz bizitzeko, sortzeko eta harremanak izateko heziketa ez-formaleko espazioak eraikitzen ditu. Aisialdia baliatzen dugu arrastoa utziko duten bizipenak sortzeko.
Sorkuntza pedagogikoa da gure indargunerik handiena. Gure eguneroko praktikak ikuspegi hezitzaile egituratu batetik abiatutako programak eta proposamenak garatzea du helburu. Eremu bakoitzaren beharrak aztertuta eratzen ditugu gure egitasmoak, eta proiektu bakoitza gure markaren funtsa diren hizkuntza eta pedagogiatik sortzen dugu.
Komunitate-hezitzaile bat gara, eta gure lan-lerroak formazioa, aisialdi hezitzailea, hizkuntza-normalizazioa eta aholkularitza dira.
Erreferente pedagogikoa gara sektorean; gure egitekoa proposamenak eraikitzea eta bidelagun izatea da.
Euskaratik jarduten dugu eta hezkuntza ez-formalaren bidez pertsonen garapenean eragitea da gure lana: hizkuntza ohiturak, bizikidetza, autonomia eta kultura bizitzeko moduak eraldatzea.
Hezten aisialdia tresna duen hezkuntza-proiektua da: euskaratik sortua, sorkuntzatik elikatua eta etengabeko hobekuntzatik eraikia.