Kuadrillak 2.0
Gazteen aisialdi esparruan talde naturaletan euskararen erabilera handitzeko egitasmoa da. Horretarako aisialdiko ekintzen bitartez gazteen hizkuntza ohituretan eragitea da xedea. Egitasmo honen bidez, euskararen erabilera handitzeko estrategietan trebatutako hezitzaileak hartzen dute parte eta euskaraz aritzeko gune eta lagunartea eskaintzen da.
Nori zuzenduta dago?
Udalak. Jasoleak: 12-16 urte bitarteko gaztetxoak.
IRUN KUADRILLAK 2.0 egitasmoa ezagutzen duzu?
Urritik Abendura, Irungo 12-16 urte arteko gazteek, Asteazkenero, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Irungo Martindozenea Gaztelekuan, euren aisialdian hezitzaileekin zein Irungo beste auzoetako gazteekin elkartu eta ekintza zein esperientzia berriak bizitzeko aukera izango dute; jolasteko, ekintza bereziak egiteko, herrikideekin elkartzeko, interesak elkarbanatzeko eta kuadrillak sortzeko aukera izango dute. Martxan da KUADRILLAK 2.0 egitasmoa!