Skip to main content

SAN JOAN GAUA

Azalpena

San Joan gauerako desioen lore sorta egiteko pausoak azalduko ditugu.

  • Lehendabizi kalera edo mendira irten eta bildu landare, lore edota hostoak.

  • Bildutako loreekin lore sorta bat egingo dugu, horretarako soka erabiliz.

  • Lore sortari nahi adina zotz sartuko dizkiogu. Zotzak koloretako bolatxoekin dekoratuko ditugu eta, bolatxoak ez erortzeko, soka zati bana korapilatuko dugu zotz bakoitzean.

  • Moztu forma eta kolore ezberdinetako kartoi mehe zatiak eta horien barruan idatzi urte berriari begira dituzun desioak.

  • Kartoi mehe zatiak lotu zotz bakoitzetik zintzilik utzi dugun soka bakoitzaren muturrari.

  • Lore sorta prest daukagunean, buelta eman eta lehortzen utziko dugu.

 

Materiala

  • Bildutako loreak, belarrak…

  • Kola

  • Boligrafoa

  • Guraizeak

  • Kartulina

  • Naturak eskaintzen dizkigun baliabideak biltzeko poltsa, kaxa…bat

  • Soka, artilea…

 

Close Menu