Skip to main content

HOSTOPILEZKO LAZOTXOAK

Azalpena

Oraingoan, sukaldean sartu eta gozo bat egingo dugu. Labea erabili behar dugunez, heldu baten laguntza beharko dugu.

  • Hostopila desizoztu ondoren, lazotxoak egiteko neurrian moztuko dugu.

  • Hostopil zatiei lazo itxura emateko bihurritu eta glacé azukretan sartuko ditugu.

  • Labera sartzeko ontzian papera jarri eta lazotxoak gainean kokatuko ditugu. Nahi izanez gero, azukre arrunta bota gainetik.

  • Labea 160 gradutan jarriko dugu eta berotzen denean lazotxoak sartu(heldu batek egin beharrekoa).

  • 30 minutu inguru itxaron ondoren, egin diren begiratu eta lazotxoak atera (heldu batek egin beharrekoa).

  • Hoztu arte itxaron jan aurretik!

Materiala

  • Hostopil izoztua

  • Glacé azukrea

  • Azukre arrunta

  • Laberako papera

  • Labana

  • Labea

Close Menu