Partaide kopurua
Informazio Praktikoa
Soka lurreraino jaitsiz egiten diren jolas asko daude. Hemen jaso dugun kanta “olatuen” sokasaltoko jolasen artean sailka dezakegu. Jolas hauetan sokari eragiten dioten jokalariak alde batetik bestera mugitzen dira. Bizkaian honelako jolas batzuk jaso0 dira, askotan, kantuen hitzetan euskara eta gaztelania nahasten direlarik “A Begoña subir” edo “Que bat que bi”.
Espazioa
Azalpena
Bi lagunek sokari eragiten dioten bitartean, beste bat saltoka arituko da abestiak irauten duen bitartean. Jolas hau hiru urratsetan egiten da:
A urratsa:
– KANTAURIKO ITSASOAN OLATUAK GORAKA: soka behetik eragiten da
B urratsa:
– ITSASONTZI BAT IRTEN DA UR HANDIEN ARTEAN: soka goraka ematen da.
C urratsa:
– HEMENDIK HARA: soka goraka ematen, eskuinaldera mugituko dira sokari eragiten diotenak eta beraiekin batera saltoka ari dena.
– HANDIK HONA: soka goraka ematen, ezkerrera mugituko dira sokari eragiten diotenak eta berarekin batera saltoka ari dena.
Urrats hau bi aldiz errepikatzen da.
Esamoldeak
- SOKARI ERAGIN: Soka eman.
- HUTS EGIN: Gaizki egin.
Gaitasunak
- Jarduera ludikoa: entzumenezko, mugimenduzko eta trebetasunezko jolasa.
- Jokaera kognitiboak: sentipen-mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena.
- Trebetasun funtzionalak: ikerketa: lekualdatzea (saltoa).
- Alderdi sozialak: kooperazio motako harremana.
Kanta
Abestia
Kantauriko itsasoan
olatuak goraka
itsasontzi bat irten da
ur handien artean
hemendik hara
handik hona
hemendik hara
handik hona