Partaide kopurua
Informazio Praktikoa
Aldaerak atalean ikus daiteken moduan, abesti asko daude euskaraz jolas honetan aritzeko. Itxura denez, nahiko jolas modernoa da, eta euskarazko abestiak gaztelaniazko doinuetan eta hitzetan oinarrituta daude. DON MAKARRON, SUERTEDUN KONEJUA eta OKAN JOLASTUZ abestiak erabiltzen dira, besteak beste. Jolas hauek oso zabalduta daude, batez ere aisialdiko taldeen artean.
Espazioa
Aldaerak
*okan jolastuz
Aldaera honetan berdin jolasten da, baina abestiaren hitzak aldatzen dira: OKAN JOLASTUAZ AZ AZ ZABALDU EGOA GORDE GORDE GORDE HANKA. Gainera, abestiak muxurik aipatzen ez duenez, HANKA hitza esaterakoan egokitu zaion ezkerreko jokalaria eskuineko eskua kentzen saiatuko da. Eskuineko jokalaria, aldiz, ezkerreko jokalariaren eskua jotzen saiatuko da. Ezkerreko lagunak eskua garaiz kentzea lortzen badu, eskuinekoa kanpoan geldituko da. Eskuineko lagunak ezkerrekoaren eskua joz gero, ezkerreko jokalaria geldituko da kanpoan.
Azalpena
1. Jokalari guztiak biribilean jarriko dira eskuak honela dituztela: eskuineko eskua gure eskuinean dagoen pertsonaren eskuaren gainean eta ezkerreko eskua gure ezkerraldean dagoen pertsonaren eskuaren azpian.
2. Abesten hastearekin batera jokalari batek eskuineko eskuarekin bere ezkerraldean dagoen lagunaren eskuineko eskua joko du. Abestiaren erritmoa jarraituz jokalari guztiek banan-banan ezkerraldean duten jokalarien eskua joko dute.
3. Azkeneko hitzaren (…DUZU) azkeneko silabara (-ZU) iristerakoan, jotzeko txanda egokitu zaion ezkerreko jokalaria eskuineko eskua kentzen saiatuko da. Eskuineko jokalaria, aldiz, ezkerreko jokalariaren eskua jotzen saiatuko da. Ezkerreko lagunak eskua garaiz kentzea lortzen badu eskuinekoak musu eman beharko dio. Eskuineko lagunak ezkerrekoaren eskua joz gero, ezkerreko jokalariak musu emango dio.
“Okan jolastuaz”. Aldaera honetan berdin jolasten da, baina abestiaren hitzak aldatzen dira:
Okan jolastuaz az az
zabaldu egoa
gorde gorde gorde
hanka
Abestiak musurik aipatzen ez duenez, HANKA hitza esaterakoan egokitu zaion ezkerreko jokalaria eskuineko eskua kentzen saiatuko da. Eskuineko jokalaria, aldiz, ezkerreko jokalariaren eskua jotzen saiatuko da. Ezkerreko lagunak eskua garaiz kentzea lortzen badu, eskuinekoa kanpoan geldituko da. Eskuineko lagunak ezkerrekoaren eskua joz gero, ezkerreko jokalaria geldituko da kanpoan.
Esamoldeak
- BIRIBILEAN:
Kirrinkiloan, errondan, korroan.
Adibidez:
Jolasa hasteko jokalari guztiak biribilean (kirrinkiloan, korroan, errondan) jarriko dira.
Gaitasunak
- Jarduera ludikoa: entzumenezko eta trebetasunezko jokoa
- Jarduera kognitiboak: sentipen-mugimenduzko jokaera erritmikoa
- Trebetasun funtzionalak: eraginkortasuna: trebetasuna eta konzentrazioa
- Alderdi sozialak: bana-banako harremana: gizabanakoa-gizabanakoa.
Kanta
Abestia
Urtxintxaren jokoa da
ezkuta ezazu eskua
bestela jotzen bazaitut
muxu eman beharko duzu
Urtxintxaren jokoa da
ezkuta ezazu eskua
bestela jotzen bazaitut
muxu eman beharko duzu.