Partaide kopurua
Informazio Praktikoa
Ezkutaketa edo gordeketa jolasak oso jolas ezagunak dira kultura guztietan. Tradizo handiko jolasak dira, eta jolasteko era oso antzekoa da toki guztietan. Hemen azaltzen dugun ezkutaketa jolasaren ezaugarri nagusia potea erabiltzea da. Poteketan Euskal Herri osoan jolasten da, oso jolas ezaguna baita. Garai batean beti potea erabiltzen bazen ere, gaur egun oso ohikoa da haurrak baloi batekin ikustea jolas honetan jolas egiten.
Espazioa
Aldaerak
*baloiarekin jolastuz
Jolasteko modua berdina da, baina potea erabili ordez, baloia erabiltzen da. Txinbutik baloia urrutiratzeko ezin da eskuarekin jo; hankarekin ostikoa jota urrundu behar da baloia.
Azalpena
1. Pote bat hartu eta harriz bete behar da. Ondoren irekita dagoen aldea itxi egin behar da, oinarekin zapalduz. Potea egongo den tokian biribila marraztuko da lurrean. Gune horri TXINBU deituko zaio. Haur guztien artean zozketa egiten da nork beteko duen aukeratzeko.
2. Ezkutatu behar direnetako batek potea esku batekin hartuko du eta txinbutik ahalik eta urrutien botatzen saiatuko da. Bete dena korrika abiatuko da potearen bila eta beste jokalari guztiak ezkutatu egingo dira. Betetzen dagoena, potea hartu ondoren, atzeraka ibiliz txinbura itzuliko da.
3. Potea txinbuan jarri ondoren, betetzen ari denak ezkutaturik daudenak aurkitu behar ditu. Norbait ikusiz gero “POTE POTE” eta ikusitako jokalariaren izena oihukatuko du potea eskuarekin lurraren kontra joaz. Jolasak honela jarraitzen du ezkutatutako guztiak bilatu arte. Lehenengo ikusia izan dena bete izango da hurrengoan.
4. Ikusitakoak askatzeko aukera ere badago. Horretarako ezkutatuta dagoen edozein haurrek txinbuan dagoen poteari ostikoa eman behar dio, betetzen dagoenak ikusi baino lehen. Hau gertatuz gero, bete denak berriro potearen bila abiatu beharko du eta beste lagun guztiak ezkutatu egingo dira, berriz.
Potearen ordez baloi bat erabil daiteke jolasteko. Txinbutik baloia urrutiratzeko ezin da eskuarekin jo, hankarekin ostikoa jota urrundu behar da baloia.
Esamoldeak
- JOLASAREN IZENA:
- Kankarrio kankarrio (Busturia)
Kirrie kirrie (Oleta-Aramaio)
Poteketan (Lizartza)
Poteka (Goizueta)
Pote poteko (Elosua)
Txolopoteka (Abadiño) - IKUSI DUT… Kattalin
(bete denak norbait ikusiz gero, potea lurraren kontra joaz esaten duena):
Pote pote Kattalin
Kirrie kirrie Kattalin
Urlia errea - TXINBUA
(potea jartzen den tokia). - TXUTXUPE
(nahastea eta ikusi ez den lagun baten izena esatea).
Kuartakerre
Txupalagain
Kontramintzo - BETE IZAN
Betetzea (jolas honetan, beste jokalariak aurkitu behar duen pertsona):
Txito izan
Zigortua izan
Itsu izan
Gaitasunak
- Jarduera ludikoa: mugimenduko eta adimen estrategiako jokoa.
- Jokaera kognitiboak: eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua.
- Trebetasun funtzionalak: ikerketa: lekualdatzea (korrika). Eraginkortasuna: lastertasuna eta ikusmen zorroztasuna
- Aladerdi sozialak: bana-banako harremana: gizabanakoa-gizabanakoa