Skip to main content

LEHOI BATEN BILA

Partaide kopurua

Gutxienez 2 (hobe gehiago)

Informazio Praktikoa

Joan den hamarkada hasieran egin zen ezaguna abesti honen euskarazko aldaera. Ziur aski aisialdiko taldeetan hasiko zen abesti hau erabiltzen; lehenengo gaztelaniaz, eta ondoren euskaraz.

Espazioa

Edozein

Aldaerak

*ume txikientzat
Txikiekin hobe da jolasa laburrago egitea. Iritsi gaitezke kobazuloraino eta lehoia topatu ondoren abestia bukatu. Saiatu mugimenduak errazten eta errepikatze.

*abestiaren hitzak
Jolas honek gauza asko antzezteko balio du. Horretarako hitzak aldatu besterik ez dugu egin behar. Adibidez, jolasa luzatu nahi badugu mendi batera igo gaitezke: MENDI HANDI, HANDI, HANDI BAT; edo lehoi bat harrapatu ordez marrazo baten bila joan gaitezke. Irudimena pixka bat landuz, oso aldaera dibertigarriak asmatu ditzakegu.

Azalpena

1. Jokalari bat beste guztien aurrean jarriko da edo, biribila egiten badute, biribilaren erdian kokatuko da. Aurrean dagoenak abestia zatika abestuko du, abestiaren hitzak keinuen bidez antzeztuz. Hura isiltzen denean, beste jokalari guztiek hark esan eta antzeztutakoa errepikatu beharko dute:

LEHOI BATEN BILA NOA: oinez joatearen antzezpena

HANDIENA HARTUKO DUT: besoak asko zabaldu

EZ DUT BELDURRIK: aurpegi ausarta jarri eta hatz batekin ezezko keinua egin

BEGIRA ZENBAT LORE: hatz erakuslearekin lurra seinalatu

AJA, AJA: eskuak gerrian jarri eta gorputza alde batera eta bestera mugitu.

  1. Hemendik aurrera, esaten denaren antzezpena aurrean dagoenak asmatu behar du, eta beste guztiek hark egindakoa errepikatuko dute.

Jolas honek gauza asko antzezteko balio du. Horretarako hitzak aldatu besterik ez dugu. Adibidez, jolasa luzatu nahi badugu mendi batera igo gaitezke: MENDI HANDI, HANDI, HANDI BAT; edo lehoi bat harrapatu ordez marrazo baten bila joan gaitezke.

Txikiekin hobe da jolasa laburrago egitea. Iritsi gaitezke kobazuloraino eta lehoia topatu ondoren abestia bukatu. Saiatu mugimenduak errazten eta errepikatzen.

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
imitaziozko joko sinbolikoa.
  • Jarduera kognitiboak: jokaera sinbolikoa: sinboloak gogora ekartzea.
  • Trebetasun funtzionalak: imitazioa: ekintza, doinu eta mugimenduen erreprodukzioa
  • Alderdi sozialak:
kooperazio motako harremana.

Abestia

Lehoi baten bila noa

handiena hartuko dut

ez dut beldurrik

begira zenbat lore

aja, aja!

Zuhaitz bat

zuhaitz luze bat

zuhaitz luze luze bat!

zuhaitz luze luze luze bat!

Igo naiz

begiratu dut

jaitsi naiz

Lehoi baten bila noa

handiena hartuko dut

ez dut beldurrik

begira zenbat lore

aja, aja!

Itsasoa

itsaso zabala

itsaso zabal zabala

itsaso zabal zabal zabala

Murgildu naiz

igeri egin dut

atera naiz

Lehoi baten bila noa

Kobazulo bat

kobazulo ilun bat

kobazulo ilun ilun bat

kobazulo ilun ilun iluna

Sartu naiz

begiratu dut

ikutu dut buru bat!

bi belarri!

bi begi!

biboteak!

muturra!

ahoa!

hortzak!

lehoi bat!!

Buelta eman dut

korrika egin dut

kobazulotik atera naiz

itsasoan sartu naiz

igeri egin dut

itsasotik atera naiz

zuhaitzera igo naiz

zuhaitzetik jaitsi naiz

etxera joan naiz

ohe azpian sartu naiz

Lehoi baten bila nindoan

ez nuen handiena hartu

beldurra izan nuen

begira zenbat lore

aja, aja!

Close Menu